2021(e)ko urtarrilakren 21(a), osteguna

BERTAN BEHERA GERATU DA ZARAUZKO II. HEZEGUNE-EGUNA , PLASTIKO BILKETA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN

Jakinarazten dizuegu aurtengo Zarauzko II. hezegune eguna bertan behera uzteko gomendatu digutela. Hori dela eta Larunbat honetarako Iñurritza biotopoan antolatua genuen plastiko bilketa bertan behera geratzen da. 

Besterik gabe, garai hobeak iritsiko diren esperoan, elkar zaindu eta besarkada haundi bat denoi.

Ongi izan.

---------------------------------------------------------------

Lekua; Zarauzko surtidorearen aurreko biotopo sarreran.

Eguna; Urtarrilak 30, larunbata
Ordua; Goizeko 9;00tan
Ekarri beharrekoak; Eskularruak eta katiuskak (Zaborra biltzen ibili behar dutenak behintzat)
Etorri nahi duen guztientzat han izango gara goizetik, Zain izango gaituzue.
Arkamurka natura elkarteak, Zarauzko udala eta Gipuzkoako Foru aldundiarekin elkar-lanean , urtarrilaren 30ean ospatu nahi du aurten hezegune-eguna. Hiru ekintza burutu nahiko lituzke aurten Arkamurkak: 
 1.- Iñurritzako alde bietan dauden zaborrak bildu, plastiko ugari baitago. 
 2.- Erakutsi nahiko genuke zein landare inbaditzaile ugaltzen ari diren biotopoan, eta bakarren batzuk moztu ere egingo dira.  
 3.- Ainhoa Goenagaren eskutik Zarauzko erreken inguruko arte proiektuan egindako arrai itxurako "haize mahuken" koinoborioak egun hortan erreka inguruan kokatzia. Arte lan honi buruzko informazio zabalagoa hemen sartuta.
Otsailean nazioarteko hezegune-astea ospatzen denez, Zarauzko Arkamurka Natura-Elkarteak Iñurritza biotopoko hezegunearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Gure elkartearen ideia eta ilusioa urtero ospatuko den dinamika bat sortzea litzateke, hezegune-eguna deiturikoa, hezeguneen alde egin den eta berauek babesteko egun bizirik darraien ahalegina azpimarratzeko.
Hezeguneak dira munduan gehien hondatu eta galdu diren ekosistemak, nekazaritzarako eta hirigintzarako bete edo lehortu egin direlarik. Garai batetan, "ezertarako balio ez duten" lokazti horiek estaltzea zela onena iritzi zuen jendeak, baita ordeka egokiak direla beraien ibai ondoko kokalekuagatik.
Gerora joan gara konturatzen lokazti horiek duten garrantziaz. Alde batetik,  itsasertzeko eta lehorguneetako ur-sistema erregulatzen duelako eta, bestetik, gune horietan dagoen fauna eta flora oso aberatsa delako. Ez da ahaztu behar munduko ekosistemarik emankorrenak direla, bertan pilatzen baita ibaietatik datorren materia organikoa. Jakina da hezegune eta paduretan ehunka itsaski (txirla, almeja, lohi har-zizareak , …) biltzen direla eta migrazioan dauden hainbat hegazti bertan elikatzen dira.
Zarautzek badu altxor handi bat, zaindu eta babestu behar den Iñurritzako hezegunea. Espero eta eskatzen dugu, Iñurritzakoaz gainera, Irita eta Asti aldekoak ere naturalizatu eta zabalduko direla luzarora gabe, denak biotopo bakarrean batuz.
Behekaldeko argazki hauetan duzue ikusgai pasa den urtean bildutako zabor kopurua.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.