2022(e)ko otsailaren 20(a), igandea

AUZOLANEAN IÑURRITZA BIOTOPOTIKAN PLASTIKOAK ETA LANDARE INBADITZAILEAK KENTZEN


   Hemendik Arkamurkarka natura elkartearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Iñurritzako eremura plastiko eta landare inbaditzaileak kentzera inguratu  zeraten guzioi.
  Zubiondo erretegiaren atzealdetik hasi, eta golf zelai ingururaino, errekaren bi aldeetan aritu gara plastikoa eta gainerako zaborra jasotzen. Eremua garbitzeaz gain, landare inbaditzaile batzuk kentzeko ere aprobetxatu degu gaurko eguna.
  Goizean goiz euria barra barra ari zen arren, 25 herritar ausart bertaratu gera.  irudi bitxiak utzi ditu ekintzak. Argazki berean, auzolanera etorritakoak ikus zitezkeen zakuak zaborrez betetzen; eta beraien inguruan, herritar ugari eguneroko paseotxoa ematen ari direla zertan ari ginen galdezka.
  Beheko argazki sorta honetan ikusten den bezala, Iñurritzatik zabor kopuru haundia  ateratzea lortu degu. Hemen sartuta hitzako bideo bat ere baduzue ikusgai.

Kanabera arrunta (Arundo dorax) bezalako landare exotiko inbaditzaileak asko ugaritu dira eta espezie autoktonoekin lehiatzen dira. Horrela, bertako landareei aurrea hartu eta hauek baztertzen ditu.


Zaborretara botatzen den poliestireno-kantitatea txikiagoa da plastikokoekin alderatuta, baina ingurumen-adituek diote material horrek kalte larriak eragiten dituela itsas ekosistemetan sartu eta ura kutsatzen duenean.
Douglas McCauley Kaliforniako Unibertsitateko (AEB) Itsas Biologiako irakasleak dioenez, poliestirenoak bi problema mota sortzen ditu itsas animalientzat: mekanikoak eta biologikoak.
“Arazo mekanikoaren jatorria oso sinplea da”, dio McCauleyk. “Askotan, poliestirenoa aurkitzen dugu hesteetan, eta horrek blokeo hilgarriak eragiten ditu”, dio.

“Zerbait txarra irentsiz gero, blokeo arina izan daitekeela pentsatzen baduzu, pentsa ezazu zer eragin izan dezakeen poliestireno estruituko bola oso batek. Horixe gertatzen zaie animalia batzuei”, erantsi du.
Ikuspuntu kimikotik, poliestirenoaren propietate xurgatzaileek are arriskutsuago bihurtzen dute.

“Funtsean, poliestirenoak belaki txiki gisa jokatzen du, ozeanoan dauden kutsatzaile kaltegarrienetako batzuk bildu eta kontzentratuz”, dio McCauleyk.

“Gero, itsas dortoka batek ikusi eta marmoka bat delakoan jaten du.”

Eta ez da txarra arrainentzat eta ozeanoentzat soilik. Kaltegarria izan daiteke gizakiarentzat ere.

“Oso kezkagarria da plastikoz elikatzen diren arrain horietako batzuk gure platerean amaitzea.”





















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.