Juantxo Unzuetak, orkideen maitalea den Arkamurka natur
taldeko kideak eskerrak eman nahi dizkio, bere taldekideei, udaletxetik
orkideak zaintzeko irekitako
esperantzarako aukerari, jardineritzako arduraduna den Iosuri eta bere
langileei, Patxi Coirari, Patriciari, Jokini, Ainharari, Aritzbatalde auzoko
bizilagunei txartel politekin azken urteotan landareak zuen altzoan hartu
dituzuenoi, Arantxa loredendari eta
orkideak zaintzeko ekintzetan hondar alea aportatu duten denei. Bide batez,
asteburuan orkideak ikusteko egin diren irtereetara etorri diren 45 lagunei.
Irteretara etorri zirenak asko disfrutatuko zutelakoan, aurrerantzean orkideak
ikusteko ibilbide hau, lagunekin zein familiarekin dastatu eta disfrutatzeko
aukera aprobetxatuko dutelakoan, etxe aurreko belarditxoetara etorri zaizkigun
eboluzioaren harri bitxi hauetaz gozatzen jarraitu dezatela. Irteretara
etortzerik izan ez dutenek Zarauzko orkideen mapa gidaritzat hartuta hor
daukate aukera bere kontura joateko, eta bide batez ikastetxe zein beste zenbait taldeek ere hor
dute materiala eboluzioa lantzeko. Gure aldetik, aurrerantzean ere saiatuko
gera lorategietan orkideen izenekin txartetxoak jartzen. Behar izanez gero Juantxo
Unzuetarekin harremanetan jarri daiteke eta orkideak ikusteko adostu daitezke
zenbait ekintza (juantxoun@hotmail.com) Ibilbidea hau izan liteke; Egaña kalean
hasi, Araba kale osoa zeharkatu Orokieta ikastetxera arte, suhiltzaileak igaro
eta Astiko pasagunean bukatzeko. Eta gero hiru harribitxi daude, San Pelaion
Iñurritza zelaia, Pilartxoenea parkea eta Sanz Eneako lorategia. Beraz,
Arkamurka natur taldea sortzeko izan genuen aldarriari jarraiki, ikasi ,erakutsi,
ezagutzak errespetoa eta maitasuna bai dakarki... DISFRUTATU NATURAZ
2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena
ZARAUZKO ORKIDEEN MAPA 2024
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.