Maiatza dator eta, urtero bezala, Arkamurkatik zenbait irteera egin izan ohi ditugu naturaz gozatzeko. Aurten inguruko bi paraje ederretara hurbiltzea da gure asmoa: Santa barbara- Garate mendia eta Pagoetako parke naturalera. Biak Natura 2000 Sarearen parte dira, eta, beraz, natura-balioak zaintzeko eta hobetzeko planak daude.
Maiatzak 11;
Pagoetako parkean haginak maneiatzeko zenbait
jarduera egin dira, Europako LIFE programa baten barruan. Programa horren
helburua da espezie interesgarri hori kantabriar eremuan kontserbatzea eta bere
egoera hobetzea. LIFE proiektuan Pagoetan egindako lanetan parte hartu duen
adituaren eskutik,zuhaitz honen banaketaz eta beste xehetasun batzuez gain zer
egin den jakin ahal izango dugu. Hitzordua maiatzaren 11n izango da, 9: 00etan,
Burdingurutzeko aparkalekuan.
Maiatzak 26;
Garate – Santa Barbara, Jon Zulaika
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Saileko teknikariak gidatuko gaitu. Bide batez, Zarauzko Eraztun
Berde Urdineko udal harduraduna den Gloria Vazquez ere bertaratuko da. Irteeraren helburua, besteak beste inguru horren balioak, lan egiteko
helburuak eta egiten ari diren jarduketak (lur-erosketak, landaketak, habitatak
berreskuratzea...) ezagutu ahal izatea da. Kasu honetan hitzordua maiatzaren 26an
izango da, Arkamurka lokalaren ondoan (Santa Marina 1), 9: 00etan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.