2024(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

ZARAUZKO ORKIDEAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Etorri Zarauzko orkidea basatiak ezagutzera!!!!

Eboluzio haundiko landareak dira eta haiek eta bere bizilagunak ezagutuko ditugu. Animatu!!!!

Irteera biak apirilak 6 eta 7ko asteburuan izango dira.

Hitzordu biak; Zarauzko udaletxeko plazan, goizeko 09;30etan izango dira.

Gidaria Juantxo Unzueta izango da.

Goiz bueltak izango dira eta norberak aukera dezala zein egunetarako irteerara joan.


Orkidea gehienak, eta sarrien ikusi ditugunak tropikoetan jatorria duten arren, gure lurraldean ere makina bat espezie ditugu. Maiz, tamaina txikiko loreak dira eta oharkabean pasatzen dira. Hala ere, adi egonez gero beraien edertasunaz goza dezakegu. Oso familia anitza osatzen dute, bizi-ziklo konplexu eta forma eta eraldaketa askotariko loreekin.


Ophrys fusca

Ophrys speculum

Ophrys tenthrendinifera

Ophrys spegodes



1 iruzkin:

  1. Zorionez, Ophrys fusca ez da, Ophrys lupercalis baizik, ta Ophrys sphegodes ere ez, Ophrys pasionis baizik.
    Urte batzuk honaino, Ophrys fusca espezie zatitu zuen, eta gure inguruan, ugariena lupercalis da.
    Beste aldetik Ophrys passionis dela oso ondo ikusten da.

    ErantzunEzabatu

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.