2023(e)ko martxoaren 18(a), larunbata

IRITAKO LUR MUGIMENTUAK

Ikusten denez, jendeak galdetzen du ea zer ari diren egien Iritan Petronor gasolindegiaren aurrean. 

Labur esanda Asti errekaren Iritako zatiko lurra kendu eta ur-azalera handitzea.

Arkamurkak 2020an bi aukera agertu zizkion Udalari, bata MAXIMOA (MAX) ea bestea MINIMOA (MIN). Momentuz MINIMOrako adostasuna lortu genuen udaleko ordezkariekin. 

Atsikta bidaltzen dizuegun dokumentuan xehetasunez agertzen dira eskatzen genituenak. Ondoren, Ekolur enpresari eskatu zioten proiektua eta guraizeak sartu zituzten, aurrekontuaren aitzakian. Dokumentu honetan ematen zaie buelta kontu horiei.

Beraz, gure MINIMOak ez dira beteko. Lehenik, Itsamendi auzoaren ekialdean agertzen den berdegune eta jolas-tokia (marrazkian A eta B eremuak) ez dira egingo, hor etxeak egingo dituztelako. Dirudienez, Asti errekaren ezker aldea ere ez da kasik hustuko.

Ia bide gorriraino lurra kentzeko gure eskaera ez da beteko. Aurrekontuaren aitzakian, eremu handia geratuko da urpetik kanpo. Ziur gaude urbanizazio bat garatuko dela  inguruan, naturalizazio baten ordez. Ekolurren proiektuan adibidez, Itsasmenditik autopista sarrerako lehen biribilgunera datorren bideak zintarriak (bordillo) eta guzti izango ditu. Horretan doa dirua. Beste adibidea da landare-landaketarena; berez etorriko diren haltzak eta lezkak landatu behar dituzte.

Kontsuelo bat geratuko zaigu, gaur edo bihar lurra kentzea egin ahal izango dela, baina Itsasmendin egingo diren etxeak kentzea zailagoa izango da, Eguzki-Izarren egiten ari direnak bezalaxe.

Arkamurka natura taldea













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.