2023(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

DOKUMENTAL SOLASALDIA ; KLIMA ALDAKETAREN ARRISKUAK ZARAUTZEN zer egin dezakegu? zer datorkigu?

Otsailak 23, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Bideo dokumentaldi baten ondoren Klima aldaketari buruzko hitzaldi bat eskainiko du Arturo Elosegik, berau UPV-EHU Landareen Biologia eta Ekonomia katedraduna da. Besteak beste, behin baino gehiagotan zera aipatu izan du  ; klima aldaketaren aurrean gaur ari gerala etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartzen, bainan hartu beharreko erabakiak beranduegi ari gerala hartzen. Hau horrela bada, aurrera begira  zer egin dezakegun edo zer datorkigun bezalako galderei erantzuten saiatuko da. Hitzaldiaren ondoren, solasalditxoari emango diogu paso entzulegoa parte hartzera gonbidatuz.
Guk baino hobeto jakingo duzuenez, Zarautzek lehorretik zein itsasotik, berebiziko arrisku hidrologikoak ditu: batetik, herria paduraren gainean eraikita dagoelako eta bestetik, Jaurlaritzak berak seinalatu duelako Zarautz, itsas mailaren igoeren eszenatokietan kalte handienetarikoa jasoko lukeen herri gisa. Hala ere, Udalak ez ditu arrisku hauek jasota indarrean dagoen Hirigintza Plan Orokorrean. Bestalde, herritarrak bizkarra emanda bizi gara errealitate honi.

Jakina da Klima-aldaketa eta hark eragiten duen itsas mailaren igoera mundu osoko arazoak direla, eta denoi eragiten digutela. Zarauzko Narros jauregiaren pareko hondartza zatia, marea goian denean urazpian geratzen da. Zientziaren helburuetako bat da etengabeko igoera horren arrazoiak eta ondorioak aztertzea. Mareografoen neurketek erakusten dutenez, 1950etik, Itsasoaren batez besteko maila (IBbM) 1,8 mm igotzen ari da urtero.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.