2023(e)ko martxoaren 31(a), ostirala

DOKUMENTAL SOLASALDIA ; KLIMA ALDAKETA, NOLA SAIHESTU KOLAPSO GLOBALA

Apirilak 20, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Bideo dokumentaldi baten ondoren Klima aldaketa saihesteko egun dauden alternatibak gaitzat hartuta hitzaldi bat eskainiko du Eneko Olabarrietak, berau energia gaietan aditua da. Hitzaldiaren ondoren, solasalditxoari emango diogu paso entzulegoa parte hartzera gonbidatuz. 

Imajina ezazu energia sistema tradizionala aldatzen duzula eta zure bizilagunei itzultzen diezula energia garbia ekoizteko ahalmena. " We the Power" filmak lagun, familia eta ameslariei jarraitzen die beren ahaleginean, lege oztopoak eraitsi eta energia-konpainia haundiei boterea kentzeko, tokian tokikoen esku jartzearren. Filmak Alemaniako ohian beltzean, Gironako antzinako kaleetan eta Londreseko hiriko teilatu lauetan bizi izandako tokiko kooperatiben prozesua kontatzen du, energia berriztagarrien iraultzarako bidea irekitzen duten eta finantza arloan osasungarriagoak eta egonkorragoak diren komunitateak eraikitzen dituzten bitartean.
Eneko Olabarrieta Goikoetxea
 Modelaketa eta optimizazio ingeniaria R2M soluzioan

Oharra; Dokumentala ingeleses izango da, bainan erderazko azpitituluekin eta hitzaldia euskeraz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.