2023(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

Iñurritzan kainabera espezie inbaditzaileak jasotzeko auzolanean parte hartzeko deialdia

Landare espezie inbaditzaileak espazio zabalak betetzen dituzte bertako espezieak desagertaraziz, eta biodibertsitatean kalte handiak eraginez.


📽️ Kanabera inbaditzaileak ateratzea
📅 Azaroak 11, larunbata
🕐 9:00
📌 Zarauzko Iñurritza biotopo sarrerako kaskatxuri aurrean
🗣️ Eskularruak eta katiuskak ekartzea gomendatzen da.

Natura zaintzeko beharrezkoa da ekosistema bakoitzean garatu behar duten espezie desberdinak babestea. Inbaditzaileek, berriz, kainabera kasu, espazio osoa betetzeko gaitasuna dute eta bertako espezieekin lehiatzeaz gain, hauek desagertarazteraino iritxi daitezke. Naturan inportantea da espezie ezberdinak elkar nahasian egotea, era horretan biodibertsitatea kontserbatzeko beharrezkoak diren baldintzak sortzen direlako. Beraz, kainaberak biotopotikan auzolanean kenduaz lortu dezagun oreka ekologiko hori ahal den egokien mantentzen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.