Iaz bezala aurten ere, Arkamurka Natura Elkarteak eta Pagoeta Mendizale Elkarteak elkarrekin egingo dute urteko azken irteera.
Urtero herrialde batera joan ohi gara, eta aurten, Nafarroaren txanda da. Arkamurkak gidatuta, Urbasaraino joango gara. Lizarragako mendatean hasi eta bukatuko den irteerak, gutxi gorabehera, 8 km-ko luzera izango du, eta tartean San Adrianeko ermitan hartuko dugu atsedena. Inguru horretako geologia eta geomorfologia ezagutzeko aukera bikaina
eskainiko digu eta paisaia interpretatzeko argibideak jasoko ditugu.
Hemen duzu ibilbidearen informazioa.
Joan-etorrian emandako denbora kontuan izanda, goiz-buelta pittin bat luzatuko da: bueltan, Zarautzera 15:30etan iristea aurreikusi da.
Eguna: azaroaren 26a.
Irteera: goizeko 07:30, Agoues biribilgunetik
Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil-dendan egin behar da. Arazoaren 20tik 24ra bitartean duzu izena emateko aukera.
Animatu!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.