2023(e)ko irailaren 27(a), asteazkena

Datorren larunbatean (irailak 30) itsas rasa edo marearteko irteera antolatu degu Mutrikura (Alkolea)

Ohikoa denez, Arkamurkatik rasa edo marearteko irteera antolatuko dugu. Irailak  30 Larunbatean egingo dugu irteera hau. Marea biziak dira eta aproposa da berton aurkitzen diren bizidunak aztertzeko.

Jende guztientzako ekintza bat da. Umeekin egiten den antzekoa, bizidunak aurkitu, balde baten sartu eta alde egin aurretik berriro askatuko ditugu. 

 Proposamena hau da: (11:44tan 0.3mko marea dugu)

1-Mareak jartzen du ordua, beraz, Arkamurkako lokal azpian 9.15tan elkartuko gara

2-Behar diren tresnak nire kontu.

3-Oso inportantea gogoa jartzea ikasteko.

4-Lehen aldia bada hau egiten duzuela bustitzeko oinetakoak, eguzkiarentzako krema, bixera bat....  komenigarriak dira. 

5-Teknikak eta azalpenak berton emango dira.

Etorri nahi duenak niri erantzun whatsAppes:    655722399 Aitor . 


Ezarete damutuko!!!

Oharra: Arkamurkako kide zeretenok, aseguratuta zaudete. Lagunen bat etortzen bada bere ardurapean izango da.


Zuzenean doana beste herri batetik Alkolea (Mutriku) gaineko  parkinean goizeko 10.00tan elkartuko gara (Gezi beltza dagoen lekuan).

Aparkalekua gorriz dagoen ingurua.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.