Kaixo denoi,
Oraingoan
Alkoleara joan gara marearteko bizidunaz gozatzera eta ikastera.
Jende berria
etorri zaigu marearteko irteera egitera eta pozgarria da.
Gaztetxo asko
etorri zaigu eta gogo handia jarri dute ikasteko eta asko lagundu dute
bertoko bizidunak topatzen. Eskerrak benetan egindako lanagatik.
Helduak ere fin ibili
zarete, ikusi besterik ez dago argazki sorta hau.
Ikusitako maskordun, ekinodermo,zizare,etab.. barietatea handia izan da eta
balde denak elkartu ditugunean jabetu
gara horretaz. Taper txikiak betetzen hasi garenean bizidun desberdinez ez
genuen bukatzen.
Etorri ez
zaretenentzako, irteera honetan hau egiten da:
-Adierazpen
orokor batzuk emanten dira bertoko
bizidunei kalte gutxien jasotzeko zer
egin behar den esan. Ez dugu igarri behar inor egon denik gu ibilitako
inguruan.
-Buelta emandako
harri guztiak lehen bezala utzi.
-Denbora bat
pasa ondoren elkartzen gara bildu ditugun bizidun barietatea aztertzeko.
-Aztertu ondoren
berriro askatzen ditugu.
Aurtengo
aipagarriena (Callionymus
reticulatus Eiherazain txikia Dragoncillo )
izeneko arraia ikusteko aukera izan dugula lehen aldiz orain arte
Arkamurkako honelako irteeretan. Benetan
bitxia arrai hau.
Orain ikusitakoen
argazkiak:
Izkira eta karramarroak:
1-Xantho incisus (Buiaren itxura du),
2-Xanto pilipes (Buiaren
itxura baina ile askorekin hanketan)
3-Porcellana platycheles (txikia agin handiekin)
4-Eriphia verrucosa Txangarra Cangrejo moruno
5-Pachygrapsus marmoratus Karramarro
beltza cangrejo corredor
(pareteko
hamarra-Zumaian)
Cnidarios:
1-Acantochitona fascicularis (lapa artikulatua ileekin) Lapa articulada con pelos
2-Thais hemaestoma bere arrautza multzoekin
3-Nasarius reticulatus Karroñeroa da eta adar horrekin janaria aurkitzeko gai da
4-Haliotis tuberculata (itsas belarria) Oreja de mar =abalon
6-Lima hians
Molusko “nudibrankioak”:
1-Berthella aurantiaca
Ekinodermoak:
2-Holothuia tubulosa Itsasluzoker-Holoturia Cohombro de mar
3-Martastherias glacialis Itsas izar arrunta Estrella
de mar común
4-Ophiothrix fragilis
Ofiura (izar
antzekoa iletsua )
5-Ophioderma longicauda
(izar antzekoa , baina ilerik gabe)
6-Asterina gibbosa (Kapitain izarra) Estrella capitán
1 Parblennius pilicornis
(Aleta dorsal bakarrekoa)
2-Gobius cobitis
Mustoa –Zarbo buruhaundia
Gobio (Bi aleta dorsalekin)
3Tripterygion delaisi Moma amarilla (Hiru aleta dorsalekin)
4-Lepadogaster lepadogaster
Lepati Chafarrocas (Bentosa
azpian du, begi aurrean adar batzuk eta begi
urdin faltsoekin)
5-Lepadogaster candonei (Bentosa azpiandu baina falta ditu zati urdinak eta adarrak)
-Lepadogaster candonei
6-Scorpaena escrofa gomexa-Krabarroka Cabracho
7-Callionymus reticulatus
Eiherazain txikia Dragoncillo
Talde bikaina
Uste dut ondo pasa dugula
eta asko ikasteko aukera izan dugula.
Arkamurkan izenean eskerrik
asko izena eman duzuen guztioi, ezingo genuen honelako irteerak antolatu zuek
gabe.
Agian zerbait faltan ikusten
baduzue baina oroitzen garen guztiak daude.
Hurrengoan gehiago!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.