2023(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

ZARAUZKO XXV. ASTRONOMI ASTEKO MAHAI INGURUAREN ETA IÑIGO ELORTZAK ESKAINI ZUEN HITZALDIAREN BIDEOAK


Astronomiari buruzko mahai-inguru honetan, Arkamurka N. E.ko kideek moderatua, honako hauen partaidetza izan zen:

-          Virginia García (Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko zuzendaria)

-          Fernando Jáuregui (Iruñeko Planetarioko astrofisikaria)

-          Esteban Esteban (12 urtez Durangoko Astronomia Gelako arduraduna eta dibulgatzaile handia)

         Cristina Ortega (AVS Added Value Solutions enpresako Espazioko zuzendaria)

Ekitaldi honek lagunen arteko bilera informala izan nahi zuen, astronomiaren egungo egoerari buruz hausnartzeko. Punta-puntako tresna eta lanez hitz egin zen, baita astrofisikak gaur egun aurrean dituen erronka handiez eta etorkizun hurbilean etorriko diren aurkikuntzez ere. Euskadin egiten den astronomiara hurbildu ginen, sektoreko euskal enpresetan eta ikerketa-zentroetan abian dauden proiektuetako batzuk laburbilduz. Gai astronomikoei buruz herritarrak hezteak eta kontzientziatzeak duen garrantziaz ere eztabaidatu dugu. Eta horretarako Euskal Herrian ditugun dibulgazio-zentro nagusietan egiten diren jarduerak ezagutu genituen. Publikoak mahai-inguruan parte hartzen dutenei galdetzeko eta beraiekin eztabaidatzeko aukera izan zuen.


EGUZKI SISTEMA NEPTUNOTIK HARATAGO

Neptunotik haratago hasten da kanpoko Eguzki Sistema, eguzkitik urrun dagoen eskualde bat, non planeta ohia, nanoplanetak edo kometen gordailu handi bat aurkituko ditugun, eta, oraindik ere, planeta berri bat aurki dezakegun. Zer dakigu objektu horiei buruz? Horietako batzuk bisitatzerik izan al dugu?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.