Bizitza estralurtarra zientzia-fikzioaren elementu zentral eta errekurrente bat da; Andromedako Mehatsuko patogeno ezezagunetatik Star Trek-eko gure lagun eta aurkari eta Munduen Gudako martetar suntsitzaileetara, unibertsoan bakarrik ez gaudela ia-ia egiatzat hartzen da generoan.
Baina, egia esan, eleberri eta filmetatik at egiazko interes zientifiko bat dago Lurretik kanpoko biziaren (edo hau existitzeko posibilitatearen) inguruan. Batzuetan konspirazio teorien edo friki batzuen eremu bezala kontsideratua izateagatik lastatua, astrobiologia gure planeta urdinetik kanpo bizitza izan litekeen eta honek izan ditzakeen behar, baldintza eta ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da.
Hitzaldian ikuspuntu zientifiko batetik biziaren definiziora, bai-eta hau Lurretik kanpo existitzeko espektatiba errealistara eta beharrezko baldintzetara hurbilduko gara, ondoren non eta nola bilatzen ari garen komentatzeko.
Ander Gonzalez de Txabarri
Arkamurka Natur Elkarteko kidea
A LA BÚSQUEDA DE VIDA EN EL UNIVERSO
Nuestro Universo es viejo, tiene 13.750 millones de años, y en su evolución se han generado miles de millones de galaxias. En cada una de ellas hay miles de millones de estrellas. Muchas de estas estrellas son semejantes en tamaño y temperatura a nuestro Sol y tienen planetas orbitando a su alrededor, llamados exoplanetas. Hoy en día hay confirmados alrededor de 6000 exoplanetas, y más de 9000 candidatos a exoplaneta esperando ser confirmados. Muchos de ellos se encuentran a distancias apropiadas para poder sostener la vida, o al menos para poder sostener agua líquida, requisito indispensable para el único tipo de vida que conocemos. Sin embargo, no tenemos evidencia de vida más allá de la Tierra. En esta charla, veremos en qué cuerpos celestes se ha encontrado agua, repasaremos cuáles son los mejores sistemas planetarios para la búsqueda de vida y analizaremos la probabilidad de que estemos solos en el Universo.
CONFERENCIANTE: AGUSTÍN SÁNCHEZ LAVEGA
Agustín Sánchez Lavega es doctor en Ciencias Físicas y Catedrático en la Escuela de Ingeniería de Bilbao (Universidad del País Vasco, UPV/EHU). Es director del Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHU, del Máster en Ciencia y Tecnología Espacial y del Aula Espacio Gela. Ha liderado numerosos proyectos de investigación y participado en numerosas misiones espaciales de la Agencia Espacial Europea (ESA) y de la NASA a los planetas Venus, Marte, Júpiter y Saturno. Es autor de 290 artículos científicos siendo el único científico español con 4 portadas en la prestigiosa revista Nature. Ha sido galardonado con premios por la Real Sociedad Española de Física en 2010 y 2014, Premio Euskadi de Investigación en 2016 y Medalla en Ciencias Planetarias de la Sociedad Geofísica Europea en 2020.
Gure unibertsoa zaharra da; 13.750 milioi urte ditu, eta bere bilakaeran milaka milioi galaxia sortu dira. Galaxia bakoitzean milaka milioi izar daude. Izar horietako asko gure eguzkiaren antzekoak dira tamainari eta tenperaturari dagokienez; eta inguruan orbitatzen duten planetak dituzte, exoplanetak deituak. Gaur egun 6.000 exoplaneta inguru daude baieztatuta, eta 9000 exoplaneta hautagai baino gehiago, baieztatuak izateko zain. Horietako asko bizitza izateko distantzia egokietara daude, edo, behintzat, ezagutzen dugun bizi-mota bakarrarentzat ezinbestekoa den ur likidoa izateko. Hala eta guztiz ere, ez dugu Lurretik haratagoko bizi-ebidentziarik. Hitzaldi honetan, zeruko zein gorputzetan aurkitu den ura ikusiko dugu, bizitza bilatzeko planeta-sistemarik onenak zein diren errepasatuko dugu eta unibertsoan bakarrik egoteko probabilitatea aztertuko dugu.
HIZLARIA: AGUSTÍN SÁNCHEZ LAVEGA
Agustín Sánchez Lavega Fisikan doktorea da eta Katedraduna Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU). UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko, Zientzia eta Teknologia Espazialeko Masterreko eta Aula Espazio Gelako zuzendaria da. Ikerketa-proiektu askoren buru izan da, eta Europako Espazio Agentziaren (ESA) eta NASAren espazio-misio ugaritan parte hartu du; Venus, Marte, Jupiter eta Saturno planetetara bidalietakoetan, batez ere. 290 artikulu zientifiko idatzi ditu, eta Nature aldizkari ospetsuan 4 azal dituen zientzialari espainiar bakarra da. Espainiako Fisikako Elkarte Errealak (RSEF, Real Sociedad Española de Física) sariak eman dizkio 2010ean eta 2014an, Euskadi Ikerketa Saria irabazi zuen 2016an eta Europako Geofisika Elkartearen Planeta Zientzien Domina jaso zuen 2020an.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.