2023(e)ko ekainaren 14(a), asteazkena

HITZALDI SOLASALDIA ; INTSEKTUEN DESAGERPENERANTZ GOAZ ? EGOERA KEZKAGARRI HONEN AURREAN ZENBAIT PROPOSAMEN

Ekainak 29, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Intsektuak galtzen ari dira, eta horretaz ohartarazteko hitzaldi bat eskainiko du Unai Ugalde biologoak (Caracas, 1956) berau Biokimika Mikrobianoan doktorea da, eta irakasle titular aritu zen EHUn. Dibulgazioaren arloan dabil orain. Hitzaldiaren ondoren, solasalditxoari emango diogu paso entzulegoa parte hartzera gonbidatuz.

Unai Ugaldek besteak beste, behin baino gehiagotan zera aipatu izan du; Intsektu bat desagertzen bada hogei landare gal daitezkeela, hark polinizatzen dituelako. Gizakiok jaten ditugun barazki eta fruituen hiru laurdenak intsektuen polinizazioa behar dutela. Hau jakinik, Euskal herrian ditugun ekosistemak zaintzea guri dagokigula, ez dugula Unesco noiz etorri zain egon behar. Beraz, daukaguna ezagutu behar dugula, eta neurriak jarri hori monitorizatu eta zaintzeko, ikertu egin behar dela, eta arreta eta baliabideak jarri. 


Unai Ugalde

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.