2022(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

ZARAUZKO XXIV ASTRONOMIA ASTEA


Beste behin, zerura begiratu asmoz gatoz. Ohiko moduan!! Eguzkia ikusi nahi dugu, eta planetak, eta izarrak, eta espazioan aurki ditzakegun beste altxor guztiak ere bai.

Baino aurten zeruari ez-ohiko moduan eman nahi diogu begirada. Baditugu zerua behatzeko beste moduak? Bai! Nola? Gurea ez den beste planeta batetik begiratuz, adibidez. Eta zer nola egin dezakegu hori? Eta zer ikusten da? EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea den Hao Chen Chen etorriko da guregana zerua Marte planetatik nola ikusten den erakusteko, eta horren inguruko hainbat xehetasun ematera.

"Bajo los cielos de Marte"

Autor: Hao Chen Chen. Miembro del Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHU

Fecha; 31 de mayo, martes.

Lugar; Local de Arkamurka, Santa Marina 1-2º

Hora; 20,15h

Resumen:

Las imágenes obtenidas desde la superficie de Marte por las cámaras de las diferentes misiones espaciales nos permiten conocer mejor diferentes aspectos del planeta: revelan detalles de su geología, contribuyen a la caracterización de la meteorología y son fuentes de información adicional in situ para los estudios de su atmósfera y clima realizados desde órbita. Sin embargo, en esta charla presentaremos uno de los usos (quizás menos conocido) de dichas imágenes, la observación de astros desde la superficie de Marte.

Hitzaldia gazteleraz izango den arren, hemen duzue goiko testua euskaratua:

Egilea: Hao Chen Chen EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea Izenburua: "Marteko zeruen azpian" Laburpena: Misio espazialetako kamerek Marteren gainazaletik lortutako irudiek planetaren hainbat alderdi hobeto ezagutzeko aukera ematen digute: haren geologiari buruzko xehetasunak ematen dituzte, meteorologiaren ezaugarriak zehazten laguntzen dute, eta orbitatik egindako atmosferaren eta klimaren ikerketetarako informazio gehigarria ematen dute, in situ hartutakoa. Hitzaldi honetan, ordea, irudi horien beste erabilera bat aurkeztuko dugu (agian ezezagunagoa dena): astroen behaketa Marteren gainazaletik.


James Webb teleskopio espaziala,

 begirada berri bat espazioan.

Hizlaria; Iñigo Elorza, Arkamurka Natur Elkarteko kidea.

Eguna; Ekainak 2 osteguna.

Lekua; Arkamurkaren lokalean, Santa Marina 1-2º

Ordua; 20,15etan

Laburpena;

Baino ba al dago beste modurik ere? Bai! Teleskopio desberdinak prestatu ahal ditugu begibistaz ikusten ez diren gauzak uhin-luzera desberdinetan ikusi ahal izateko. Adibide nabarmenena aurten zeruratu dugun James Webb teleskopio berria da. Haren xehetasun berriei esker unibertsoa inoiz baino sakonago arakatu ahal izango dugu. Zergatik? Aurreko

Hubble eta gainontzeko teleskopioen antzekoa al da edo desberdintasunak al ditu? Zeintzuk? Arkamurka Natur Elkarteko kidea den Iñigo Elorzak azalduko dizkigu zertzelada guzti horiek eta begirada zabalduaraziko digu.

Gau behaketa

Eguna; Ekainak 3, ostirala.

Lekua; Torreoian

Ordua; 21;30etatik aurrera.

Baino ez-ohiko modu hauek izateak, ohiko behaketa egitea baztertu behar al du? Ez eta inondik ere ez! Gure teleskopioak hartu eta Torreoira igoko gara gure behaketa zuzenaz goxatzeko. Eguraldia lagun badugu, tarte eder bat emango dugu zeruari begira, planetak bilatuz eta gauaz goxatuz. Norbaitek bere teleskopio propioa ekarri nahi balu ere, ekar dezala eta hori erabiltzen lituzken zalantzak argituko genizkioke. Elkarren artean asko ikasi dezakegu eta.

Eguzki behaketa

Eguna; Ekainak 4, larunbata

Lekua; Munoa plazan.

Ordua; 12;00etatik 14;00etara

Eta amaitzeko, Munoara hurbilduko gara Eguzkiari so egitera. Uda atari honetan merezi du eguzkia zer nola dagoen ikustea; lasai dabil edo aztoratuta al dago? Ikus dezagun… Egoera horiei buruzko azalpenak ere, bertan, Arkamurkako kideen eskutik.

Betiko moduan, zuek nahi zaituztegu bidelagun. Modu batera edo bestera, elkarrekin egon eta jakintza berriak jasotzea bait da gure helburua; bejondeigula guztioi!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.