2022(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Irteera botanikoa Zarautzen, "Baso ikustezina; hiriko landareak"

"Baso ikustezina;hiriko landareak" gaitzat hartuta irteera botaniko bat antolatu degu Zarauzko lorategi edo parkeetan zehar. Ibilbidea botanikari lotutako gai ezberdinak jorratuz, geldialditxoak eginez burutuko da. Bide batez, Araba kaleko parke batzuetara iristean, azkeneko bi urteetan bertan orkideekin burututako ekintzei buruz azalpen batzuk emango dira. Hizlariak, batibat gure hiriko lorategien baliabide ekologikoen errespetuzko ustiapen egokiez, kontserbazioaz zein ingurumen sentsibilizazioaz  ariko dira hizketan.


Irteera honetako hizlaria eta gidaria Arkamurka natura elkarteko botanika saileko  Jesus Mª Olaizola  "Txiliku" izango da Juantxo Unzuetaren laguntzarekin.  

Eguna; Larunbata, maiatzak 28

Ordua; Goizeko 09;00tan

Hitzordua; Musika plazan. 

Sarrera; Doakoa.

Hizkuntza; Euskeraz. 

Iraupena; goizbuelta.

Denak gonbidatuta zaudete irteera honetan parte  hartzera!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.