2022(e)ko martxoakren 2(a), asteazkena

Lurgaiaren eskutik, auzo-lanean bertako basoak berreskuratzen

Duela hainbat urte, Gipuzkoako natur talde eta talde ekologistek, Arkamurka natura-elkarteak barne, hainbat gairen inguruan elkarrekin lana egiteko beharra ikusi genuen. Naturkon izena jarri genion guztiok biltzen gaituen elkarte horri eta, besteak beste, basogintza-ereduaren aldaketa sustatzen aritu gara hasieratik. Horretarako, Lurgaia Fundaziora hurbildu ginen, haiek aspalditik ari baitira lanean arlo honetan. Lurgaiaren eskutik, urtez-urte auzo-lanean bertako basoa berreskuratzeko lanak egiteko konpromisoa hartu genuen eta aurten ere, hainbat dira Gipuzkoan burututako ekimenak. 

Honi begira bi deialdi ditugu epe motzean gure inguruan: 
    1. Martxoaren 5ean, larunbatean Azkoitian (Madarixan). Argibideak lotura honetan
    2. Martxoaren 5ean Soraluzen ere egingo da.
    3. Martxoaren 12an, larunbatean, Aian, Urdaneta auzoko Izeta sagardotegiaren parkinean. Goizeko 09,00tan.
Azkoitiko eta Aiako auzo-lanera gure elkartetik hainbat pertsona hurbilduko dira. Parte hartzeko asmoa izanez gero, izena eman Lurgaiaren orrian eta elkarrekin joatea nahi izanez gero, guri jakinaraztea eskertuko genizueke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.