2022(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

Zarauzko txorien kantak eta kontuak ezagutzeko irteerak

Apirilak 3 eta 10 ean, igande goizeko-09;00etan, Arkamurkako kide diren Eneko Azkue eta Pello Izkeagaren gidaritzapean Zarauzko Vista alegreko torreoian izango dira hitzorduak. Bertan txoriek beraien artean komunikatuz, gure belarriak horrenbeste goxatzen dituzten kantuak ezagutzeko aukera izango da. 

Ibilaldia, batere zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango dituzte Pello eta Eneko adituek. Adin eta ezaguera maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau.

Jarduerak Vistalegreko parkean zehar izango dira eta guztira bi edo 3 ordu inguruko iraupena izango dute, prismatikoak  eta hegazti gidaren bat ekartzea ere gomendatzen da.

Garai batean, batez ere udaberrian, haur askoren afizioa zen, esaterako hegaztien habien bila ibiltzea edo hegaztien kantuak ikastea. Egun berriz, kontzientzia ekologiko haundiagoa duten arren, gazte askok ez dituzte euren inguruko hegaztiak edo beraien kantuak ezagutzen eta irteera honen helburuetako bat hori da, besteak beste gure inguruan degun basabizitza eder hontaz jabetzea eta bide batez gozatzea.

Irteera honetan ikusi eta entzungo diren hegaztietako batzuk dituzue hemen behean;

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.