Hemen doakizu datorren igandean azaroak 26, Pagoeta M.E. eta Arkamurka Natura Taldeak elkarlanean eta urtero egin ohi den mendi ibiladiaren informazioa
Atxikita doazkizu mapa textua, eta traka,
Izena ematea ohi bezala Mendizabal kinkil-dendan egin behar da ostiral iluntzera arte
Irteera: Goizeko 7:30etan Agoues-eneko biribil-gunetik.
JATURABE URTEGIA – AITXULO – URREXOLA – JATURABE
URTEGIA
Araotz inguruan dagoen Arrikurutzeko parkinetik irten eta Araotz bidea jarraituz
200 metro ingurura PR GI ( ) ko marrak hartu eta eskuinera bide zabaletik joan
ondoren ur-bidera iristean ezkerretara doan bidezidorra hartu eta basoan gora
egingo dugu bide belartsuan eta, bukaeran, hezetasunaren eragina nabari dela
goroldio eta garoz apaindutako paisaia ederrean aurrera egingo dugu haitzuloko
lepora iritxi arte.
Hemendik, Aitxulo haitzulora jaitsiko gera eta bere edertasunaz gozatuko dugu,
hori bai; sudurrak itxita, zeren eta bertan ilik dagoen ahuntz baten kiratsak
blaituko gaitu.
Iritxitako bidetik atzera eginez gorantzko bidea hartuaz Antxustra edo
Orkatzategiko lepora iritxiko gara.
Eguraldia lagun, lepo honetan egingo dugu hamaiketakoa. (Euria bada,
Urruxolan egingo genuke)
Hemendik beherako bidean jarriaz, Urrexola auzotik igaroaz antzinan bainuetxea
izandako baserri baten ondotik (Garaikoa bainuetxea ) pasako gara, non, lehengo
harrizko bainerak apaingarri bezala jarrita dauden.
Laster ur kanalaren ondotik igarotzen den bidea jarraituz berriro abiapuntura
iritxiko gera..
Arkamurka-koak lagun ditugula aprobetxatuz, bertako landaretza ezagutzeko
aukera izango dugu,
Aurreko urtean Areizaga herbario digital-ekoekin, botanikako hainbat belar berezi
ezagutzeko aukera izan zuten (landare mediterraneo ingurukoak) ibilbide honetan
ere aurkitu zituzten.
Eta beti bezala, beste hainbat bitxikeria ere kontatuko dizkigute
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.