Argazkian ikusten den bezala bi hondar motaren arteko kolorea oso ezberdina da
Olatuek
gogor kolpatu dute aurtengo neguan Kantauriko itsasertza eta euskal
kostan zehar hainbat izan dira sorturiko kalteak. Zarauzko kasuan,
egitura ezberdinek jasan dituzte kolpe hauek eta hondartzak ere
aldaketa naturalak izan ditu. Kalteak konpontzeko, Espainiako
Gobernuak diru kantitate bat onartu zuen. Horrela, hainbat konponketa
lan egiten hasi ziren Zarautzen ere eta konponketa-lan horien artean,
Jaizkibeldik ekarritako hondarra eskaini zion Espainiako Gobernuak
Zarauzko Udalari. Itsasertza Espainiako Gobernuaren
eskumena
bada ere, horrelako jarduera bat egin aurretik Udalari egingo
duenaren berri eman behar baitio. Zarauzko kasu zehatzean, Udalaz
gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bazuen hondar mugimendu honen
notizia, Zarauzko itsasertzean Iñurritza babesturiko biotopoa
dugulako.
Arkamurka
Natur Elkarteak, neguan izan genituen olatu hauen nondik norakoak
azaltzeko, martxoan hitzaldi bat antolatu genuen. Aurtengo neguko
olatuen ezohikotasuna aztertu zen, hondartzaren funtzionamendua
hobeto ulertu eta hondartzaren eta dunen egoera zein zen ikusi.
Hitzaldira
Udaleko hainbat ordezkari hurbildu ziren, tartean Ingurumen
Zinegotzia. Bertan, argi ondorioztatu zen Zarauzko hondartza sistema
itxi bat dela, hondarra ez dela galtzen eta aurtengo egoera mugimendu
naturalen ondorio zela. Alegia, Zarauzko hondarzak ez zuela hondar
ale bakar bat ere behar, pazientzia pixkat bakarrik.
Hondarra
behar duen hondartza bat dugun kasuetan eta kanpotik hondarra
ekartzea beste aukerarik ez dagoenean, elkartu nahi ditugun bi hondar
hauek bateragarriak diren aztertu behar da. Bateragarriak diren edo
ez erabakitzeko, hainbat dira kontutan eduki beharreko
hondar-ezaugarriak; gehitu nahi dugun ondar berriaren konposizioa,
forma, tamaina eta kolorea adibidez. Zarauzko hondartza berezia da
duen konposizioagatik, ehuneko zati haundi bat bizidunen oskolez
osaturikoa da, eta honek ez du zerikusirik bota berri duten mineral
zatiz osaturiko hondar aleekin. Forma ere ezberdina dute bi
hondarrek, hondar berriak forma borobilakoa baitu. Tamainari
dagokionez, neurri berdineko hondar aleak badituen arren, hondar ale
handiagoak eta txikiagoak ere asko ikus daitezke. Koloreari buruz
ezer gutxi esateko, diferentzia begi bistakoa da.
Ezaugarri
guzti hauetatik, hondarraren tamaina eta forma oso garrantzitsuak
dira, ezaugarri hauek hondarraren portaera azaltzen dutelako eta
hondartzak hartzen duen forma definitzen. Kalteak neurtzea oraindik
oso zaila bada ere, asko dira inolako
premiarik
gabe arriskuan jarri diren hondartzaren ezaugarriak. Batetik,
hondartzaren malda aldatu daiteke, paseatzeko hain erosoa zen gunea
moldeatuz. Bestetik, hondartzak izango dituen ondar-guneak eta
tontorrak formaz aldatzea ere posible da eta ikusteko dago
hondartzaren hainbat erabileei nola eragingo dien (surfa, furbola eta
gehiago). Gainera, ekarritako hondarraren tamaina txikiko zatiak ura
“zikintzen” du eta hautsa sortzen hondar lehorrean.
Baina
gehien harritzen gaituena erabakiak hartzeko modua da. Egon beharko
luke honetaz guztiaz hitz egiteko, erabakiak hartzeko eta erabaki
hauek herritarrei helarazteko bestelako modurik horrelako gai
garrantzitsuetan. Hondartza natural bati hondar arrotza botatzea
salbuespenen neurri bat da eta 100.000 metro kubiko kantitate
esanguratsua da Zarautz bezelako hondartza batentzat. 100.000 metro
kubikori ezin zaio baietz esan gaiaz informatu gabe, galdetu gabe,
kontrastatutako iritzi teknikorik gabe. Onartezina da. Gai hauetan
adituak diren zentroak ditugu eta Zarautzen Arkamurka Natur Elkartea
ere badago. Arkamurkako kideoi galdetu ere ez digute egin eta
gertatzen ari zenaren berri medioetatik jakin dugu.
Orain,
hondartzaren egoeraren jarraipena egitea ezinbestekoa da eta
horretarako behar-beharrezkoa da ahalik eta informazio gehien
biltzea. Dragak egiterakoan, jarraipen txostenak egitea
derrigorrezkoa da eta Zarautzera ekarri duten hondar horren
ezaugarriak eta kantitateak zehaztasun osoz jakitea garrantzitsua da
adituekin informazio hau kontrastatu eta hondartzan izan dezakeen
eragina aurreikusteko. Udalari baimenak nola eta nork eman dituen
galdetu diogu, baina oraingoz, ez dugu erantzunik jaso. Gauza bat
garbi gera dadila, Zarautzek hondartza bezela zuen identitatea dago
jokoan, beste Zarautz bat da orain.
Laburtuz,
Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak duen jarrera honakoa da:
1.-
Zarauzko hondartzak ez zuen eta ez du hondarrik behar, olatuek
eramandako hondarra olatuek itzuliko dute.
2.-
Ezin da horrelako hondar bolumen kantitatea (100.000 m3)
kanpotik ekarri kontrastatutako iritzi teknikorik gabe, ondo neurtu
behar dira ondorioak.
3.-
Arkamurka Elkartea saiatuko da baimen kontuak nola izan diren
jakiten.
4.-
Orain, hondartzaren bilakaeraren jarraipena egin behar da eta
garrantzitsua da gertatutakoaren informazio bilketa zehatza egitea.
5.-
Olatuek hondarra ekartzeko prozesua bizkortu nahi bazen, Zarauzko
hondarra dagoen tokitik bertatik egin behar zen draga eta ez
Jaizkibeldik ekarri.
6.-
Arkamurka Elkartea ez da honelako hondar mugimendu handiak egitearen
aldekoa, garantia guztiekin eginda ere. Uste dugu pertsonok fenomeno
naturaletara moldatzen hasteko garaia badela.
Zeharo ados.
ErantzunEzabatuLotsagarria baita.
Hondarrak hondarrez betetzen, soroak ureztatzen diren erraztasunarekin.
Miloiak gastatzen "naturari laguntzeko".
Hezkuntzan, osasunean eta abar murrizketak egiten ari diren bitartean gainera.
Nazka.
Itxura du erakundeen lagun diren enpresa potolo horietako batzuk ondo aprobetxatzen ari direla "naturaren erasoa", arazorik ez dagoen lekuan poltsikoak betetzeko...
Hasieratik sortu zitzaizkidan zalantza handiak. Zuen idatzia irakurri ondoren, zalantzari kezkak hartu dio lekua. Pena...
ErantzunEzabatuErabaki batzuen garrantziaz ohartzen gara erabaki hori dagoeneko gauzatu denean. Zeren presa zegoen hondartzaren itxura hainbeste aldatzeko, naturaren kontra? Eta itxurari gainera, ondorioak gehitu behar badizkiogu... Onerako izango dela pentsatu nahi dut eta naturak berak konponduko duela gizakiak apurtu duena.
ErantzunEzabatuPena, pena da benetan horrelako erabaki esanguratsua inongo informazio teknikorik gabe burutu izana. Penagarria eta aldi berean arriskutsua ekar ditzakeen ondorioengatik.
ErantzunEzabatuZalantza bat. Urak hondarra eraman du, eta urak berak berriz ekarriko badu, dunekin berdin ezta? Aurten olatuek dunak eraman izana naturala izan da. Berriz ere ekarriko ditu bueltan, pazientzia apurtxo batekin eta aieneka hasi gabe. Golfaren posizioa ordea, eztabaidagarria da...
Erabaki kaxkarra erabat, itsasoaren dinamika berak ekarriko baitu sedimentua berriz ere hondartzara. Ez ordea uda garairako, eta turismoak naturak baina indar gehiago du gurean.
ErantzunEzabatuEra berean, duda bat, Jaizkibeletik ekarritako hondarraren tamaina txikiagoa bada, ura zikintzeaz gain, behin itsasoak eraman ondoren sakonera handiagoetara garraiatuko da eta ez da bueltatuko, gutxinaka galduz, ezta?
Hau marka!. Eta gainera hondarraren usaina inork ez du aipatzen. Ni neu hain "xenxible" ote?
ErantzunEzabatuEz halajaina! Nik usaina etxeraino ekartzen det paseotik!
EzabatuSinestezina da benetan.
ErantzunEzabatuInongo hondar ikerketa egitzeke kanpoko hondarra hedatzera ausartu al dira? Ezaugarri organoleptikoak (kolorea, tamaina, itxura...), portaera fisikoa (gerta liratekeen ezpondak, errozamendu angeluak...), osagai kimikoak (mineralak zein organikoak...), granulometria (hondar-ale tamainen erlazioa), erabiltzaileenganako portaera (bainatzerakoan "lehenagoko" hondartzan bezala hondoa gogor mantenduta edo bihunegi ote...), konposizio organikoak zer eragin dezakeen gizaki (dermatitisa, alergiak...) edota bizidunengan ,eta abar asko...
Hori guztia ez bada kontutan eduki, zergatik sartu dira saltsa horretan edo, hobeto esanda "Rio Peste"n erdi-erdian murgildu?
Gustokoa da ikustea Arkamurka Natur Elkarteak nola bere egiten duen, horren modu aktiboan, Zarautz eta bere ingurunean hartzen diren erabakiekiko aholkularitza funtzioa. Erraza da horrelakoetan alderdi politikoen eskuetan erortzea… ea hauen atzaparretatik ihes egitea lortzen duen eta bere nortasuna mantentzea lortzen duen. Eutsi!
ErantzunEzabatuZer dio Foru Aldundiak? Ingurumen zuzendaria ez al zen Arkamurkako partaidea?
ErantzunEzabatuEz zaie batere axola natura, nahiz eta beraiek baietz esan. Bizitzako alderdi guztietan egin beharreko puntu oso garrantzitsua ahaztu dute: gauza bat egin aurretik ondo pentsatu, aztertu eta elkarbanatu.
ErantzunEzabatuTamalgarria deritzot hondarra ekartzearen kontua, eta zarauztarroi (ez) jakinarazteko modua axolagabekeria galanta.
ErantzunEzabatuItsasoarena hondamena izan bazen, udaleko erantzuleen egiteko era okerragoa iruditzen zait.
Oso gaizki
Ainhoa Alberdi Gisasola
ErantzunEzabatuIzugarriya iruitzen zait. Natura eta bizitzaren gainetik jarri eta dena manipulatzeko dugun joera hau...Jainkoak bagina bezela...noiz ikasiko dugu bizitzari bere bidea egiten uzten? Aserretu eta triste jartzen nau guzti honek!!!
Ah! eta ez ahaztu herriak aukeratuak zaretela...!!!!
Ados. Beste erakuende batetan irakurri dut ondarra desberdina dela, baina analisiak egin zizkiotela KOSTAKO arduradunek eta ondar horrek ez duela inongo kalterik egingo gure hondartzari. Denborarekin nahastu egingo dela, eta hondartzak beti kolore hori hartuko duela. Ni ados nago kaltgearri bada, izuggarizko hanka sartzea dela. Baina oraingoz ikusi dudan gauza txar bakarra ondarraren kolorea da.
ErantzunEzabatuBestalde gaia politizatzen ere ari da, batzuek aukera ona ikusten dute edozein eskusagatik udaletxeari kulpak botatzen. Egin zuten bileretan, KOSTAS (gobernu española), eusko jaurlaritza, diputazio, udaletxeetako ordezkaritzak( hondarribi, donosti, zarautz,...), beste eragile batzuk (hainbat ekologista talde,...). ARKAMURKA natur elkartea gonbidatu ez izateraen arrazoia ez dakit, baina nire ustetan bilera horietan egon behar zuten.
Azkenik, oraingoz gobernu españoleko, eusko jaurlaritzako, hainbat natur elkarteko adituetan fido naiz, zeren eta ez dut ondoriorik larririk ikusi. Eta oraingoz dena beraiek esan bezala ateratzen ari da. Espero dena ondo irtetea, zaeren eta besteela izugarrizko hanka sartzea izango zen.
Otsaileko eta martxoko itsasaldien ostean, Zarauzko kostaldean hainbat kalte ez ezik, hondar falta nabarmena utzi zuen hondartzan.
ErantzunEzabatuHori osatzeko, Costas-ek hondar gehiago botatzeko eskaintza egin zion Zarauzko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari. Zarauzko Udalak hondarraren erreserba egin zuen badaezpada ere, hondartzan botatzeko oniritzirik eman gabe; bitartean, adituekin kontrastea egin zuen eta, hauek jakinarazi zioten, litekeena zela hondartza bere kabuz berreskuratzea uda aurretik, beste urte batzuetan gertatu izan den bezala.
Bitarte honetan guztian, Zarauzko Udalak Costas-etik hondar horren beharrezko berme guztiak jaso zituen nola kalitateari, osasunari edota ingurumenari dagokionez. Aldi berean, herriko hainbat eragilerekin (ostalaritza, kirol elkarteak, merkataritza, hondartzako bestelako zerbitzuak…) izandako elkarrizketetan hondar faltaren kezka eta horrek udari aurre egiterakoan suposatuko lukeen kaltea jasotzen du Udalak. Horrez gainera, segurtasun ikuspuntutik, itsas pasealekuko hainbat eremu ere airean zeuden, eta teknikarien aldetik, hauek kaltzatu eta hondarrarekin babesteko eskaria jaso zuen.
Hondartzaren berreskurapenaren hipotesiari aukera emanez, Udaletik aipatu eragile horiei lasaitasunerako deia luzatu zitzaien, epe bat jarriz, berriz hondarra bota ala ez berrikusteko.
Itsasaldia gertatu zenetik Udalak egin dituen jarraipenen baitan, udaberrian itsasoak hondarra ekarri zuela ikusi zen. Baina, ekarri bezala, eraman egiten zuela, hondartza berrosatu gabe. Hondartza denboraldia gainean izanik, eta ikusirik, itsasgoran hau erabat desagertzen zela, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hondarra botatzearen eragin ekologikoak berriz aztertu ziren. Aldundiak Udalari jakinaraz zion, eragiketa honek ez duela inolako koste ekologikorik eta, Costasek, berriz, kalitate, osasun eta ingurumen aldetik bere berme guztiak eman zituen.
Horrela, eta dagokien lekuan kontsulta egin eta gero, Donostian, Hondarribian, Getarian eta beste hainbat herritan bezala, hondarra botatzeko lanak baimendu zituen Zarauzko Udalak.
Ondorioz, hondarra botatzeko lanak egiteko oniritzia eman zitzaion Costasi, Udalak herriko hainbat eragilerekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Costasekin izandako elkarrizketen ondorioz, adituen iritziak eta eragin ekologiko posibleak aztertuta eta bermatuta. Beraz, Udalak, baimentzeak edo ez baimentzeak izan zitzakeen ondorioak ondo aztertuta eta kontsultatuta hartu du erabakia.
Aldi berean, herriko hainbat eragilerekin (ostalaritza, kirol elkarteak, merkataritza, hondartzako bestelako zerbitzuak…) izandako elkarrizketetan,...Guzti horiekin hitz egin eta Arkamurkakoekin ez? Begirune gutxikoa gutxienez! Aurrez beste batek aipatu duen bezala, herre hontan lan handia egin duen eta egiten duen talde hori aintzakotzat ez hartzea, nola ulertu behar dugu?
EzabatuBi aipamen:
ErantzunEzabatu1.- Adituek "hondartza bere kabuz berreskuratuko zela" esan bazuten, zein zen arazoa? udako denboraldiari hasiera duina eman behar zitzaiola turistei erakargarri zaien toldoz betetako hondartza batekin?
Harritu egin ninduen duela hiru egun tolderoak lanean ikusteak, hain justu hondar gris zikinaz hondartza estali ondoren.
2.- (nahiz eta adituek esan, litekeena zela hondartza bere kabuz berreskuratzea)
"Dagokien lekuan kontsulta egin eta gero..."
Ederki, elekzio garaia iristean ere pentsatu nahi dut botoa Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Costasi eskatuko diozuela herriari beharrean.
Era berean, udalean beste lan-talde bat izango bagenu (herritarrok, edo bazuten Aldundiak eta Costas-ek) nago gertakariak eskasagoak izango zirela. Ez dezala inork ezer politizatzen ari naizela pentsa.
Asmo hauetaz jakin bezain pronto kezkak sortu zitzaizkidan.Aspaldi asko nire ingurugiro hezitzaile lanetan nenbilela(90. hamarkadan) Zarauzko hondartza eta hondarraren berezitasunen berri jakin nuela.Larunbatean itsasontzitik jaurtiketa lanak ikusten ari nintzela kezkatik haserrera pasa nintzen eta nire eguneroko ibilalditxoetan jadanik ondorioztatzen dudana(unekoa bada oraindik ere) ez dit batere konbenzitzen.Hainbeste presa ahal zuen uda parteko turisten xoxak jasotzeko horrelako txapuza egin beharra? Azkarregi eta ondo...zaila.Orain egindakoak ekar ditzazkeen ondorioak kontutan izanda, ze egin ahal dugu herritarrok iritzirik ere ez bazaigu eskatu.Igandeko"gure esku dago" n partehartzaile bat nauzue eta ez ahal zeon gutxienez jakitun eta arlo hauetan teknikoki ulertzen dutenen hitzak aukerarik? Ah! ta jakin zazuen ez naizela zarauztarra izatez,naiz bertan bizi,lehorrekoa baizik, baina Zarauzko hondartzak hau baino gehiago merezi du!!!!!
ErantzunEzabatuItsasontzia hondar gris hura botatzen ikusten nuen bitartean, gogora etorri zitzaidan bere garaian Izadi taldeak urteroko perretxiko erakuzketaren barne eta gehigarri bezela egin zuen erakusketa bat, gure inguruko hondartzetako hondarrak zuten desberdintazunak erakutziaz. Galdera ugari zortzen hasi zitzaizkidan “hondar-mix” hura egiten ikusten nuen bitartean.
ErantzunEzabatuGaur Arkamurkak, udalak eta beste partaideek idatzitako lerro hauek irakurri ondoren, nire galderak ez dute erantzun garbirik aurkitzen eta kezkak gehitu besterik ez zaizkit egin.
Zergatik hartu da neurri hau? onuragarri, beharrezko, ekonomiko, ekologiko....
Aditu guztiak adoz daude esaten dutenean naturak eraman duen hondarra, naturak bueltan ekarriko duela, denbora kontua dela. Horrela izanik, eramandako hondarra naturak bueltatzen duenean, ez dugu hondar gehiegi edukiko? ez zaigu gure ahin “turistiko” den malekoia duna bihurtuko?
Ikusiak ikusita beste beldur bat zortzen zait, kanaleko dunen gainetik zegoen oinezkoen bidea dezagertu ondoren, zer egitea pentzatua dauka udalak?