x
Euskadi Irratiko
Landaberri programan entzun diot Jakoba Errekondori esaten,
nekazaritzako lanei
begira, ilargiaren faseei begiratzeak ez duela
zentzurik, ilargia osoa ikusi edo zati bat ikusi grabitatea
berdina
izaten jarraitzen duelako, edo, behintzat, ilgorakoan eta beherakoan
grabitazio-indar
berdintsuetatik igarotzen dela. Nik behintzat hala
ulertu nion. Asko poztu nintzen hori entzutean.
Ez dakit entzuleak
konturatu ziren Jakobak hori esatean beren tradiziozko
ilargi-sinesmen guztiak
pikutara bidali zituela, nork eta tradizio
horren azken urteetako aitaponteko izan den Jakobak.
Ilargiaren inguruko
sokak aurrera darrai, ordea. Berritan BERRIAn Koldo Nuñez geologoa
ere jausi
da ilargi-tradizio itsuaren sarean “zientziak ez ditu
oraindik frogatu, baina …” bere Pazkozko
Ilargia
artikuluan. Orain inongo
tradiziorik izan ez duen fenomeno bati heldu zaio txanda, euskaraz
erabiltzen
ditugun lgora
eta ilbehera
hitzak aprobetxatuz. Ilargiak zeru-altueran
egiten duen gora-behera omen
da orain garrantzizko landareen ereite,
landaketa edo inausketarako. Fenomeno horri loturik
omen dira
teta ez ilargi-faseei. Ni astronomia-gaietan asko ez
dakidanez, adituengana jo dut galdetzeko
ea zeruan ilargiaren ibilbidearen gora-behera horien berri jakiteko.
Jakin dudana da:
1.-Ilargiak horizontean
egiten gora eta beherek ilargi-faseen zikloaren iraupen bera dute, 28
egun ingurukoa.
2.-Aszendente egon eta
deszendente egon lurrarekiko ilargiaren indar grabitazionala
berdina da,
batez
bestekoa hartzen badugu. Gerta daiteke Ascendentean handiagoa
izatea batzuetan eta beste batzuetan
deszendentean izatea
handiagoa. Aldatzen doa.
3.-Ilargia horizontean punturik
gorenean dagoenean EZ
DU kointziditzen
ilargiaren fase batekin edo
bestearekin. Ez
dago korrelaziorik. Batzuetan
fase batekin kointziditzen du, eta beste batzuetan beste
fase
batekin. Aldaketa horretan fase guztiak pasatzen dira.
4.-
Jendearentzat ezinezkoa da (aparatu astronomiko konplexuz lagunduta
ez bada) jakitea une batean
aszendentean edo deszendentean gauden, ez
badu behintzat erosten Jakobak gomendatzen duen liburua.
Han
ipintzen du zein egunetan zein egoeratan gauden. Liburu hori gabe
gure aurrekoek (geuk ere ez)
ezin zuten jakin aszendentean gauden
ala deszendentean. Ezin, bada, haiek izena eman jakin ezin zuten
zerbaiti.
Batekin nahikoa ez eta HAZIko Eusko Labeleko egutegian ere hileroko orrian dio ilgora ez dela ilargi-
faseekin lotura duen terminoa, egoera aszendentearekin baizik, eta ilbehera egoera
deszendentearekin. Bikain, lagunok! Eta zein termino erabili behar duzue ilargi-faseak adierazteko?
Beti erabili denerako baztertu eta orain arte inork erabili ez duenerako sartu. Bada herri honetan
nahasmenduak sortzeko gaitasuna!
Eskubide osoa du,
noski, Jakobak orain bigarren interpretazio honi garrantzia ematea
landa-lanei
dagokienez, ilargi-faseei indarra kenduz. Baina ilgora
eta ilbeherei euskal jendeengan izan duen
tradiziozko esanahia
aldatzea ez da hain zilegi, eta ez da ere zilegi informazio berri
bat ematea
antzinako hitzekin estalita.
Aholku bat ematen
hasita, esango nioke Jakobari, beste termino batzuk erabiliz
adierazteko hemendik
aurrera ilargiak horizontean egiten duen gora
eta behera hori. Hori egingo balu irrati-saio batzuetan,
orduan
ikusiko luke bere entzuleek zeri lotuak dituzten dauzkaten
ilargi-sinesmenak. Ilgora eta ilbehera
ilargi-faseei lotutako
terminoak dira, Jakobak nahi ala ez.
Ez da linguistikoki oso
etikoa, nire iritzirako, pentsatzea “nik ilgora eta ilbehera
erabiltzen ditudanean
hau eta hura ulertzen ditudala esan dut eta
hortik aurrera entzuleek nahi dutena uler dezatela”.
Jakobaren
jarraitzaileren batek irakurtzen badu nire idatzi hau, esango nioke
jarraitzeko Jakobak
ilargiaren inguruan ematen dituen aholkuak,
horretan sinesten ez dugunon iritzian, horretatik kalterik
behintzat
ez baita sortzen. Gainera, oso polita da pentsatzea astroen dinamikan
sartuta ari garela
baratza lantzen. Gure baratzean eragin zuzena duen
astroa eguzkia da, ordea, ez ilargia. Zer egingo
diogu, bada !
Martxel Aizpurua
Zarautz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.