Pare bat ordutan zehar Izurde haundi (Tursiops truncatus) talde ederra ibili zen San Anton inguruan zehar biraka, zetazeo hauetaz gain alzido (Martin eta Pottorroak) eta zangak ere ugariak izan ziren RAM egun honetan. Behekaldeko irudietan ikusten den bezala Izurde haundietako (Tursiops truncatus) batek arnasa hartzeko arazoak dituela ematen du eta ondorioz Zifio baten antza hartzen du. Argazkiak Getariako arratoitik (San Anton) Aitor Leizak ateratakoak dira eta gehienez lehorretik 50 m ingurutara ateratakoak dira, denera 33 bat zenbatu ziren.
Izurde haundiak (Tursiops truncatus)
Izurde haundiak (Tursiops truncatus)
RAM ean Aitor Leizari ateratako irudietako bat
Arkamurkako taldekideak adi, adi teleskopioekin hegaztiak behatzen.
Abenduko RAM ean ateratako argazki bat, Aranzaditik antolatuta itsas hegaztiak behatzera gehitu zitzaizkigun lagun talde bat
Itsas txakur (Phoca vitulina) bat ere Getariako kaian zehar dabil egunotan bainan guk ez genuen ikusteko aukerarik izan.
Zanga eta Alzidoak izan dira gehien ikusi genituen espezieak.
Martinak (Uria aalge)
Zanga (Morus bassanus) ez heldu bat
Beste Zanga (Morus bassanus) ez heldu bat
RAM egunean zenbatutako hegazti eta zetazeo zerrenda osoa
Aurtengo udazkenean zehar kantauri itsasoa bizitzaz beterik egon dela baliatuta, Arkamurkako kideak itsasontziz itsasora irteerak eginez edo Getariako San Anton lur muturretik behaketak eginez itsas hegazti eta zetazeo ugari ikusi eta zentzatu ditugu. Arkamurkako kideez gain itsas hegaztietan adituak diren ornitologoen bixita ugari ere izan ditugu, batzuk aipatzearren Gorka Ocio, Jesus Menendez, Gabi Martín, Ricardo Rodriguez, JuanKar de Andres, Juan Arizaga eta abar luze bat. Hori dela eta elkarren arteko esperientziak trukatzeko aukera paregabeak izan ditugu bertan. Udazkeneko irteera hauetan zehar milaka izan dira zenbatu ditugun itsas hegazti zein zetazeoak. Behaketa hauek behekaldean dituzuen ornitologi zein zetazeoen atari hauetan itsasten ditugu gero gure itsasoaren biodibertsitatea kontserbatu zein zaintzeko baliagarri izan daitezen.
Gu Getariatik bezala Gorka Ocio Santurtziako natur zalea, Bizkaiatik ateratzen da zetazeoen atzetik eta oraintxe argitaratu berri du aurtengo irteeretan ikusitako zetazeoi buruzko bideo eder bat.
Adibide gisa behekaldean duzue azken larunbatean Getariako San Anton lurmuturretik zenbatutako hegaztien zerrenda. Behaketa honetan parte hartu genuen lagunen zerrenda; Javier Ferreres, Lukas Arbeloa, Juantxo Unzueta, Eneko Azkue, Aitziber Sarobe,Gorka Ocio, Yolanda, Aitor Leitza eta Asier Aldalur.
- Mendebal txori moko lodi (Phalaropus fulicarius);10
- Txirri arrunta, Correlimos comun (Calidris alpina); 15
- Kurlinka haundia, Zarapito real (Numenius arquata); 3
Udazkeneko irtereetan ateratako argaki sorta bat duzue behekaldean
Arkamurkako taldekideak Getariatik itsas hegaztiak zenzatzen
Izurde Mular (Tursiops truncatus) talde bat atzean Izarraitz mendia ikusten delarik
Izurde Mularrak (Tursiops truncatus)
Itsasoan argazkiak ateratzeko aukera ederra izaten da
Izurde Mular (Tursiops truncatus) talde bat atzean Izarraitz mendia ikusten delarik
Hegaluzea (Thunnus alalunga)
Antxoa (Engraulis encrasicolus)
Antxoa (Engraulis encrasicolus) hegaluzeai ihesi
Itsas kaioetan aditua den Gabriel Martin ere etorri zen gurena
Hegaluzea (Thunnus alalunga) zaltoka
Hegaluzeak (Thunnus alalunga) zaltoka
Hegal luzeko pilotu baleak (Globicephala melas) ere ugari ikusi ditugu udazken honetan zehar
Gorka Ociokin Santurtzitik egindako irteera batean
Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas)
Atalo arraina (Mola mola)
Itsasontziko patroiak diren Kutxus eta Oierrekin irteeretako batean
Praile muxu (Fractercula artica) gehienak azaro erditikan aurrera iritxi dira
Milaka Zanga (Morus bassanus) heldu zenbatu ditugu
Zanga (Morus bassanus) heldua
Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas)
Zanga (Morus bassanus) gaztea ere ugaria izan da
Gabai haundiak (Puffinus gravis) ere milaka ikusi dira udazkenean bainan dagoeneko aldegin dute gehienak hegoalderuntz
Gabai talde bat kostatik 10 milla ingurura
Marikoi haundia (Stercorarius skua) Gabai haundiaren (Puffinus gravis) atzetik
Gabai haundia (Puffinus gravis)
Gabai haundiak (Puffinus gravis)
Gabai iluna (Puffinus grisseus) ere ugaria izan da
Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas)
Gabai balearra (Puffinus mauretanicus) kostara gehien gerturatzen den gabaia da
Gabai arrunta (Puffinus Puffinus) izan da aurtengo beste sorpresa, azken urteetan apenaz ikusi diren baina aurten dexente dabiltza gurean.
Beste irteera bateko irudiak
Praile muxuak (Fractercula artica)
Martin arrunt talde bat (Uria aalge)
Martin arrunt bat (Uria aalge)
Hegal luzeko pilotu balea (Globicephala melas)
Pottorro (Alca torda) talde bat
Marikoi haundia (Stercorarius skua)
Kaio talde haundi bat
Beste gabai talde bat
Kaio buru beltza (Larus melanocephalus)
Kaio talde haundi bat itsasoan
Kaio ilun (Larus fuscus) gazte bat
Kaio hauskara bat (Larus argentatus)
Kaio mokohori bat (Larus argentatus)
Antxetata hankabeltza (Rissa tridactyla) Txantxangorri bat kostatik 20 milletara migrazioan
Udazkenetako irteeretako batean gure inguruetan bizi den hegaztirik txiki eta hauskorrenetakoa den Mendi erregetxoa (Regulus regulus) ere ikusi genuen itsaso zabalean
Gaur goizean Getariako San Anton lurmuturretik Arkamurkako kideen artean (Aitziber Sarobe, Pello Izkeaga eta Asier Aldalur) behatu ditugun itsas hegaztien zerrenda da behekaldean duzuena.
Goiz entretenitua izan degu zeren Zanga ugari pasa dira Ahate, Gabai, Lertxun eta abarren artean,