2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

ABENDUAK 29an ARKAMURKAKOEKIN SANTOÑARA HEGAZTIAK ETA ABAR IKUSTERA


Arkamurkak Santoñako paduretara irteera antolatu du abenduak 29 rako; irteera goizeko 7,30 tan Azken portu auzoko Guria taberna aurretik izango da. Urteroko irteera izanik hegazti ugari ikusiko dituztela zihurtatua dago, kontuan izan urtero 20.000 hegazti inguruk erabiltzen dutela Santoñako padura. Europa ipar aldetik etorri eta negua Santoñako paduretan igarotzeko..Egun pasa izango denez, norberak bere jana etxetik eramatea komeni da. Nahiz eta Arkamurka taldekoek teleskopioak, prismatikoak edo hegazti gidak eramango dituzten, norberak ere etxean izango balitu eramatea gomendatzen da





Santoñako hezeguneak

Eguna oso aproposa da Aitziberrek, azaltzeko nola egiten den arrantzaren kudeaketa publikoa kofradien bitartez  http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-12-08/006/002/arrantza_politika_berria.htm. Lortzen badu, ministro karrera bermatua du.
Beste batzuk berriz mareak nola sortzen diran oso ondo azaldu izan digute , baina ibaiaren eraginez sortzen diran hondartzak, beti estuarioaren eskubialdean, jakinda haize dominanteak ipar ekialdekoak direla eta Coriolis jaunari bere garrantzia kendu nahian, oraindik asignatura pendientea dute. Santoñako bokaletik Laredoko hondartzara begira aukera ezin hobea dana azaltzeko. Han hasi eztabaida eta han bukatzea baino zer hobeago.
En pin, lau lerro gaizki idatzi eta sortzi errieta jaso behar, baina saltza saltza da.
Hasi apuntatzen irteerarako edo hau dena galduko duzue (hegaztiak eta jan-edana ere, izango dira) 

Pello Izkeaga.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.