Negu hontan Itsas txakur ugariren bixita izan degu euskal kostaldean eta horietako bi lehengo ostegunean Getariako kaia barruan zebiltzan arrantzan
Koldo Lizundiaren argazkiak
Bestalde, pasa den larunbat hontan hilero egiten degun itsas hegazti eta zetazeoen errolda (RAM) tokatzen zelarik, behekaldean duzue egin genuen behaketen zerrenda. Aipagarriena, Zanga multzo bat Izurde talde batekin elkarlanean arrantzan ikusteko modua izan zela eta aurtengo Martin edo pottorroen kopuruak gorantz egin duela, kontuan izan azken 3 bat urteetan ez genuela apenaz Martinik ikusten eta benetan kezkatzen hasiak ginen.
2014ko otsailak 1ean Getariatik egindako errolda (RAM)
Periodo de conteo; 9;00 - 12;00
Sw con lluvia a ratos
Observadores; Lukas Arbeloa, Aitziber Sarobe, Juantxo Unzueta, Joseba, Aitzol Kortajarena, Aitor Leiza
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Egun hauetan Getariako kaian Marttin eta Pottorroei ateratako argazki batzuk
Pottorroak (Alca torda)
Martina (Uria aalge)
Martina (Uria aalge)
Izurdeak itsasotikan arraina itsas azalera igoaz eta Zangak goitikan hegan direla, bi espezie hauek elkar ederki konpontzen dira arrain arrantzan, larunbatean ikusitako irudietako bat horrelakoa izan zen.
Zanga (Morus basanus) helduak, Asier Aldalurren argazkia
Zangak (Morus basanus) hegan eta izurdea itsasoan bizkarra atereaz. Asier Aldalurren argazkia
Zanga (Morus basanus) hegan eta izurdeak itsasoan saltoka. Asier Aldalurren argazkia
Zangak (Morus basanus) hegan eta izurdeak itsasoan saltoka. Asier Aldalurren argazkia
Zanga (Morus basanus) talde bat. Asier Aldalurren argazkia

.jpg+itsas+txakurra+2.jpg)