2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea

ELTXUMENDI-EZKIDI. Iruñaldera Orkideak ikstera egindako irteeraren kronikatxoa

Azken urteetan bezala, aurten ere orkideei tarte bat eskaintzeko asmoz irteera bat antolatu degu Arkamurkako taldekide batzuk. Aitor Leiza eta Xabier botanikoariak bidelagun hartuta oraingo honetan Iruñaldera joan ginen. Eguraldi ederra baina freskoarekin Añezkar herritik abiatu ginen Ezkidi mendi aldera eta jarraian Eltxomendira igotzeko. Erkametzan baso politak daude bertan eta beraz klima mediterranear influentziako mendia da. Igotzeko erraza da eta orkidea mordo bat ikusteko parada izan genuen. Orkideez gain beste landare zein bizidun ugarietaz gozatzeko aukera ere izan genuen. Behekaldeko sarreran dituzue horietako adibide ugari.

Eltxumendi gainetik grabatutako irudiak

Eltxumendi gailurrean

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago HEMEN

Ezkidi gainetik grabatutako irudiak

Landareak
Gure laguna Xabier gia lanak egiten  erkametza  basotik irtetzen.

Xabierrekin landare guztietaz asko ikasteko aukera izan genuen

Orchis purpurea (Gizontxo hanka lodi eta buru ilunak ditu)

Orchis champagneuxii (lore erdiko zatia txuria eta gainak marrak ditu)

Ophrys lutea (erleak erakartzeko diseinatua eta lore oria du)

Ophrys vasconica  (Boxeo esku itxura  du,hiru lobulu ditu eta iletsua da)

Ezkidi tontorrean taldekideekin

Orchis anthropophora (Gizontxoak gorriz ditu eta burua berdea du)

Ophrys scolopax  (Erleak erakartzeko diseinua du eta azpialdean zati berdea du)

Ophrys lupercalis (erleak erakartzeko diseinua du. Luzea eta marroia da)

Eltxumendi mendiaren iparraldetik jeisten den errekaxtoa oso egoera onean kontserbatzen da.

Erreka irudietan

Ophrys ficalhoana   (O. tethredinifera penintsulako hegoaldean )

Serapias lingua (“Mingaina” gorria eta luzea du)

Ophrys sphegodes (Erleak erakartzeko diseinua du eta “H” moduko patroia du)

Gari soroak Eltxumendirako bidean

Ophrys sphegodes 

Anacamptis pyramidalis(Izenak duen moduan piramide itsura du)

Limodorum abortivum (Orkidea honek ez du kolore berderik eta iluntasuna behar du)

Limodorum abortivum aurkitu genuen unea

Orchis morio (Loreko beheko aldean orban handiak ditu eta marra berdeak “kaskoan”)

Orchis mascula (Loreak orban txikiak ditu eta goiko partean marrarik gabe)


Taldekideak ibilbidean aurrera

Ophrys subinsectifera  (liztorrak erakartzeko diseinua du eta beheko partean oria du)

Orchis provincialis (lore horiak normalean, espoloia gurutz eta orban gorriak ditu)

Neotinea maculata (lore txikiak ditu eta gizontxoak ia hankarik gabe)

Eltxumendiko mendira bidean bidexidorrean aurrera

Neotinea ustulata   (Lore txikia da eta gizontxoen beso lodiak ditu)

Limodorum avortivum orkideari argazkiak ateratzen

Orchis simia (Gizontxoen besoak eta hankak gora okertuak ditu)


Limodorum damasonium (krema argi kolorekoa eta loreak gutxitan irekitzen ditu)

Maider landareei argazkiak ateratzen

Adonis vernalis

Adonis vernalis irudietan

Iris graminea

Amelanchier ovalis

Alliaria petiolata

Erkametz basoan barrena, Eltxomendi gailur ondoan

Allium roseum

Aristolochia

Euphorbia characias

Xabierren esplikazio interesgarriei adi adi entzuten

Lathyrus sp

Brassica sp

Euphorbia carcharias


Argazki honetan ikusten den bezala, piñudiaren lurretik berezko basoa indarrarekin dator.


(Thalictrum tuberosum) 


Bromus rubla


Cephalanthera damasonium


Ezkidi mendiaren beste irudi bat


Cistus salviifolius




Geranium sanguineum


Globularia sp


Taldekideak loreak begiratzen


"Madreselva"


Helianthemum nummularium


Sedum....


(Amelanchier ovalis)


Helianthemum sp


 Taraxactum officinale


 Taraxactum officinale

Pasmo belarra-Anagallis arvensis


 "Potentilla sp"

Muscari neglectum- Euli txoria

Thymus sp

 Otea Ulex sp

(Aphyllanthes monspeliensis)




Maider Orchis simiari argazkiak ateratzen



Quercus ilex

Juniperus communis


Iris graminea


Gari soroak mendiak orrazten


Osyris alba


(Cynoglossum creticum)

Erleak polena garraiatzen


Thalictrum tuberosum


Viburnum lantana


Erkametz basoa


Erkametz basoa irudietan

HEGAZTIAK



Zozo gaztea (Turdus merula)


Belea (Corvus corone)


Erroia (Corvus coraxeta belea (Corvus corone)


kukua kantari entzuten zen 


Eper gorria (Alectoris rufa)


Eper gorria (Alectoris rufa)

Enara azpizuria (Delichon urbicum)


Zapelatza (Buteo buteo)


Eskinosoa (Garrulus glandarius)


Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)




Sai arrea (Gyps fulvus)




Eltxumenditikan ederki ikusten dira pirionetako mendirik garaienak




Arrano beltza (Aquila chrysaetos)

Arrano beltz bikote bat pasatu eta beste bat pausatu zitzaizkigun ibilbidearen zati batean eta argazki bat baino geihago ateratzeko parada eskaini zigun, behekaldean dituzue hauetako batzuk.


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Miru gorria (Milvus milvus) Eltxumendin atzean Iruñerria dela


Hesi berdantza bikotea  (Emberiza cirlus)


Txoka arrunta (Linaria cannabina)



Txoka arruntak (Linaria cannabina) eta hesi berdantza (Emberiza cirlus) bat



Hiru hegazti ezberdin;Txoka arrunta (Linaria cannabina),hesi berdantza (Emberiza cirlus) eta pitxartxar burubeltza

Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus) emea




Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus)

Mikak (Pika pika)


Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Sorbeltza (Apus apus)



TXIMELETAK



Leptidea sinapsis

Pieris rapae


Eurranthis plummistaria


Iphiclides feisthamelli


Papilio machaon


Polyommmatus.....


Lasiommata megera


Coenonympha pamphilus

Pararge aegeria


Likaena phlaeas

Azkonarraren kaka arrastoa (Meles meles)


Eta hemen azkonarraren (Meles meles) hats marka

2019(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

NATUR DOKUMENTALDIA; Euskal Herriko arroketan idatzitako historia


Maiatzak 28an, asteartea, arratsaldeko 20;00 tan izango da Modelo aretoan, hurrengo Zarauzko natur dokumentaldiaren emanaldia. Eta udaran atsedena hartu ondoren irailean etorriko gera berriro zuekin. Oraingo honetan arrokak izango ditugu protagonista. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu direla….
Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.



Dokumentalaldiaren ondoren izango den forunean hizlari hauek izango dira; 

Arantxa Bodego;UPV/EHUko irakasle eta Aranzadiko geologoa.

Arturo Apraiz; UPV/EHUko irakaslea, geologoa.

Arantza Aranburu;UPV/EHUko irakasle eta Aranzadiko geologoa 



2019(e)ko maiatzaren 20(a), astelehena

Arkamurkak bandera igota hasi dituzte santamarinak GORA SANTA MARINAK !!!!

Euriak ez du zapuztu Santa Marina kalekoen umorea. Ohi bezala, txupinazoarekin eta banderaren igoerakin hasi dituzte festak. Atzo arratsaldean izan zen hori. Arkamurka natur taldea aukeratu zuen festa batzordeak bandera igotzeko, aurten 50 urte bete baititu elkarteak. Kale horretan bertan du lokala, gainera.



Zarauzko hitza.

2019(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

MAREARTEKO BIZIDUNAK; ZUMAIAKO ITZURUN HONDARTZARA IRTEERA IKASTAROA

Urteko sasoi honetan ohikoa bihurtu den bezala, aurten ere Rasa edo marearteko irteera antolatuko dugu.  Maitzak  19 igandean  egingo dugu irteera hau. Marea biziak dira eta  marearteko putzuetan  aurkitzen diren bizidunak aztertuko ditugu.

Jende guztientzako irekia dagoen ekintza bat da. Umeekin egiten den antzekoa egingo dugu, bizidunak aurkitu, balde baten sartu eta alde egin aurretik berriro askatu.

Itzurun hondartza

Ondorengoa izango da proposamena: (Marea behea goizeko 11:40tan izango da eta 0.5ko marea)
1-Mareak jartzen du ordua, beraz , Zumaiako Itzurungo hondartzaren gainean 9:30tan elkartuko gara.
2-Behar diren tresnak nire kontu.
3-Oso inportantea gogoa jartzea ikasteko.
4-Lehen aldia bada hau egiten duzuela. Bustitzeko oinetakoak, eguzkiarentzako krema edo bixera bat ere komenigarria izaten dira. 
5-Animalitxoak aurkitzeko teknikak eta beste azalpenak berton emango dira.
Etorri nahi duenak niri erantzun : aleiza1@hotmail.com   655722399 Aitor . Larunbat eguerdia  baino lehen erantzun eta 20 pertsonako muga jarriko dugu..




Ez zarete damutuko!!!

2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

Orkideak ikusteko irteera Iruñea aldera (Nafarroa) Arkamurkakoekin

Azken urteetan bezala, aurten ere orkideei tarte bat eskaintzekoak gera, hori dela eta aurten Iruñaldeko Añezkar herritik abiatuta Ezkidi mendira igoko gara bertoko landarediaz gozatzera. Erkametz baso polita dago bertan eta beraz klima mediterranear influentziako mendia da. Igotzeko erraza da eta 10 orkidea mota baino gehiago ikusteko aukera dago. Orkideaz aparte landare interesgarri gehiago ere badaude eta landareriaz gehiago ikasi nahi duenarentzat aukera paregabea izango da.

Eguna:   Maitzak 5 igandea
Irteera ordua : 8:00h Arkamurkako lokal aurrean (Santa Marina kalean)
Goiz buelta izango da.
Meriendatxoa eta ura , bakoitzak berea eraman.
Izen ematea : aleiza1@hotmail.com  edo 655722399 (Aitor Leiza)
Ostiralak 3 azken eguna apuntatzeko (kotxeak antolatu behar dira)

2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

BARBACANA: la huella del lobo, NATURA DOKUMENTALDIA

Maiatzak 2, osteguna - 20;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumentaldi honek abeltzain eta otsoen arteko gatazka aztertzen du. Filmak Sierra Morenatik Kantauri Mendilerroraino garamatza, non otso talde baten eguneroko erakusten zaigun egunez egun egindako jarraipenari esker. Gaztela-Leon eta Andaluzian babestutako natur gune ezberdinetan grabatu zen dokumentala; zehazki, Babia eta Luna, Picos de Europa, Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre Palentziako Mendietan, Sierra Norte de Sevilla eta Sierra de Cardeña natur parkeetan.

FORUM SAIOA;

Dokumentaldiaren ondoren izango den forum saioan hizlari hauek izango dira; Joxerra Aihartza Azurtza, Biologoa, ikerlaria eta EHUko irakaslea eta Arturo Elosegi Irurtia, Biologoa, ikerlaria eta EHUko irakaslea.


2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

ARTEA ETA ARKAMURKA

Juanjo Gurrea artista zarauztarrak, apirilak 9 an Arkamurkaren 50 garren urteaurrenaren ohorez egin duen bitxikeria pasatzen dizuet. Ikusgarria eta polita!




2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

MENDE ERDI, NATURAREN BEHATZAILE ETA ZAINDARI


Aitziber Arzallus

Urte berezia da aurtengoa Zarauzko Arkamurka natur taldearentzat, mende erdi pasatu baita ibilbidea hasi zuenetik. “Urte asko dira 50, eta aldaketa handiko urteak izan dira, gainera”, adierazi du Martxel Aizpurua taldekideak. Naturari emandako 50 urte izan dira, eta, aldi berean, asko jaso dute naturatik. “Saiatu gara naturatik ikasten, ikasitakoa zabaltzen eta naturaren kontserbazioa sustatzen”. Gozatu dute, borrokatu dute, eta, aurten, ospatu ere egingo dute. Urteroko jarduerez gain, ekitaldi bereziak ere antolatuko dituzte aurtengo.

Aizpurua alegiarra da izatez, baina badira 35 urte Zarautzera iritsi zela, eta, hain zuzen, ordutik da natur taldeko kide. Ez da taldea sortu zutenetako bat, baina badu hasieraren berri. “Lau perretxikozaleren ekimenez sortu zuten taldea, 1969an. Urte haietan, perretxiko erakusketa handiak egiten ziren Tolosan eta beste zenbait herritan, eta lau lagun erakusketa horietara-eta joaten hasi ziren”. Haiek ere elkarrekin zerbait egin zezaketela pentsatuta, bilerak egiten hasi ziren haietako baten garajean. “Eta Zarauzko Izadi Zaleak izendatu zuten beren burua”, kontatu du Aizpuruak. Perretxikoak biltzen zituzten larunbatetan, eta larunbatetan bildutakoak aztertzen zituzten igandeetan. Zarauzko lehendabiziko perretxiko erakusketa antolatu zuten 1980an, Barren plazan.

Handik hiru urtera, 1983an, Pagoeta mendizale elkartearen parte bihurtu zen taldea, “udalaren laguntzak jasotzeko beharrezkoa baitzen nor izatea”. Pagoeta mendizale elkarteko Izadi taldea izan zen 2001era arte. “Ordurako bolumena hartzen ari zen elkartea, eta Arkamurka taldea sortzea erabaki genuen”. Aizpuruak gogoan du kosta egin zitzaiela izena erabakitzea. “Artelatzari arkamurka edo kortxoa deitzen diogu Zarautzen. Berez, Mediterraneoan hazten da, leku lehorretan, baina, hemengo berezitasunak direla-eta, betidanik egon izan da Zarautz eta Getaria artean”. Horregatik erabaki zuten taldeari Arkamurka izena jartzea.



Zaletasuna eta ardura

Taldea perretxikoen inguruan sortu zen, baina berehala zabaldu zen naturari lotutako beste hainbat esparrutara. Gaur egun, 25 bat lagunek osatzen dute Arkamurka, eta astean behin biltzeko ohitura dute. “Ez gara asko; uste dut herrian pentsatzen dutela benetan garen baino gehiago garela”, esan du Aizpuruak. Hainbat azpitalde dituzte taldearen barruan, eta kideak zaletasunen arabera biltzen dira. “Mikologia taldea da zaharrena; ornitologia taldea ere badugu, geologia taldea, botanikakoa, ingurumenekoa…”, azaldu du Aizpuruak. “Talde sendoa daukagu, adibidez, ornitologian, eta ikerketa asko egiten ari dira”. Esate baterako, Kantauri kostaldeko hegaztien migrazioak erregistratzeaz arduratzen dira, eta datuak Madrilera bidaltzen dituzte. Ingurumen taldearen lana ere nabarmendu du Aizpuruak. “Batzuetan, administrazioarekin elkarlanean aritzen gara; beste batzuetan, aurrez aurre”.

Arkamurkak 35 urte daramatza Iñurritzako biotopoa kontserbatzearen eta hedatzearen aldeko lanean. “Zarautz hezegune baten gainean eraikita dago, eta herriarentzat funtsezkoa izan daiteke gune hori kontserbatzea, etorkizunean uholdeetatik babesteko”. Udalak, baina, badauka esku artean pare bat proiektu eremu hartarako: bata, han inguruko Eguzki-Izarra gunean etxebizitza batzuk eta hotel bat eraikitzea; eta bestea, Astiko kirol azpiegiturak handitzea. “Komunikabideen bidez jakin dugu proiektu horien berri, eta ez zaigu bidezkoa iruditu. Errespetuagatik bakarrik bada ere, uste dut guri zuzenean eman behar zigutela proiektu horien berri”. Arkamurkak lanean jarraituko du eremu horietan ezer eraikitzearen kontra, “herrian badaudelako lur urbanizatuak eta eraikin zaharrak proiektu horiek gauzatzeko, naturari metro bat bera ere kendu beharrik gabe”.

Baina ospakizunetarako tarterik ere hartuko dute aurtengoan, 50 urte ez baitira egunero betetzen. Urteroko jarduerak egingo dituzte, eta baita jarduera bereziak ere. Astronomia Astea da ohikoetako bat, eta egunotan ari dira egiten. Joan den ostiralean planetei egindako argazkiak ikusi eta komentatuko dituzte gaur bertan. Bihar, berriz, 12:00etatik 14:00etara, eguzkia behatzeko bilduko dira Munoan, eta zerua aztertuko dute 21:00etan, Salberdinen.

Dokumentaldia

Urteurreneko jardueren artean, berriz, Dokumentaldia antolatu dute. Euskal Herriko ingurune naturala ezagutzeko balioko duten dokumentalak eskainiko dituzte otsailetik irailera —udako hilabeteetan izan ezik—. Hileko azken asteartean izango dira saioak, 20:00etan, sarrera librearekin, Modelo aretoan, eta foroan parte hartzeko aukera izango da dokumentalak ikusi ostean. Apirilaren 23an izango da hurrengo proiekzioa. Barbacana: la huella del lobo dokumentala emango dute, abeltzainen eta otsoen arteko gatazka aztertzen duen lana. Maiatzaren 28an, Lurraren bidean: Euskal Herriko arroketan idatzitako historia ikusteko aukera egongo da. Eta irailaren 24an, azkenik, Chasing ice emango dute, Groenlandia, Islandia eta Alaskako glaziarren urtzea erakusten duen dokumentala, “Lurra berotzen ari dela erakusten duen froga”.

Urrian, berriz, 40. Natur Astea egingo dute; klima aldaketaren ingurukoa izango da aurtengoa. “Lau bat hitzaldi izaten dira astean zehar, eta igandean bukatzen dugu, Merkatu plazako bi erakusketarekin. Habitat jakin bateko perretxikoei buruzkoa izaten da bata, eta beste zerbait lantzen dugu bestean. Aurten, ziurrenik, klima aldaketak hegaztien migrazioetan duen eragina hartuko dugu gaitzat”, aurreratu du Aizpuruak. Horrez gain, 50. urteurrena dela-eta, elkartearen bilakaera erakusteko ikus-entzunezko bat prestatzen ari dira.


Aitziber Arzallus ek  GIPUZKOAKO HITZA n argitaratutako idatzia duzue hau.

2019(e)ko martxoaren 27(a), asteazkena

ZARAUZKO XXI ASTRONOMIA ASTEA





Martxoak 29 ostirala
Planetei argazkiak ateratzea
Goizeko 4:00tatik 7:00 Talai-mendiko ur depositora(ikus argazkia)joango gara. Artizarra, Jupiter, Saturno, Merkurio, Urano planetak eta Pluton planeta nanoa ikusgai egongo dira. Teleskopio bidez argazkiak aterako dizkiegu. Informazio gehiagorako 608 697022 telefonora deitu.
Alfredo Sayalero eta
Arkamurka Natur Elkarteko kideak


Apirilak 2, asteartea
Lurra 2.0-ren bilaketa
Azken hamarkadan beste eguzki sistemetan dauden planeten aurkikuntzak ugaritu dira.
Gure lurraren parekoa den planetaren bat laister aurkituko al dugu?
Iñigo Elorza
Arkamurka Natur Elkarteko kidea


Apirilak 3, asteazkena
Goazen Martera!
Marte da, Lurraren ostean, gehien ezagutzen dugun planeta. Misio asko bidali dira planeta gorrira, orbitatzaileak zein azalean dabiltzan ibilgailuak. Baina gizakia oraindik ez da bertara iritsi. Zergatik? Iritsiko al da? Noiz?
Itziar Garate
Zientzia Planetarioen Taldeko kidea eta EHUko irakaslea



Apirilak 4, osteguna
Leihoa Unibertsora
Zerura begiratzen dugunean gure planetatik kanpoan dagoena ikusten dugu. Nola interpretatu han ikusten duguna?
Konstelazioak zer diren, nola erabili eta bertan ikusi daitekenaz hitzegingo dugu publiko guztiei zuzendutako hitzaldi honetan.
Virginia Garcia
Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea



Apirilak 5, ostirala
Planetei egindako argazkiak ikustea
Aurreko ostiralean Talai-mendiko ur depositotik planetei egindako argazkiak ikusi eta komentatu egingo ditugu. Nola egin diren eta nola hobetu azalduz.
Alfredo Sayalero eta
Arkamurka Natur Elkarteko kideak

Ondorengo ekitaldi hauek bertan behera geratzen dira eguraldi txarra dela eta


Apirilak 6, larunbata
Eguzki behaketa
12:00tatik 14:00tara Munoan izango gara eguzkia behatu eta haren inguruko azalpenak emateko.


Gau behaketa
21:00tan Salberdinera hurbilduko gara zerua aztertu asmoz. Ekarri zeure teleskopioa ere eta erabiltzen irakatsiko dizugu.

Ilatargi Astronomia Taldea
eta Arkamurka Natur Elkartea



Astronomi aste guztian zehar
Aranzadi Astronomía Taldeko “Unibertsora Begira” erakusketa ikusgai izango dela Pagoeta Mendi Elkarteko lokalean (Santa Marina 2, 1.)19:00tatik 21:00etara






2019(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

ZARAUZKO ARKAMURNA NATURA-ELKARTEAK 50 URTE; NATUR DOKUMENTALDIAK, ONDOREN FORUM- SAIOAK IZANGO DIRA


Zarauzko Arkamurka natura-elkarteak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurrena, gainera, bikoitza da, 40. Natur Astea baita aurten antolatuko duguna. Urte seinalatua da, beraz, aurtengoa, gure elkartearentzat, zenbaki borobiletara iritsi gara.

Naturaren ezagutza eta natur kontserbazioa helburu dituen taldea izanik, hainbeste urtetan irautea eta oraindik elkarrekin gure zereginean jarraitzeko gogoa izatea ospatzekoa da. Horixe dugu helburu, eta horretarako egitarau berezia prestatu dugu aurten.

Lehen aldiz hainbeste urtetan, gure ingurune naturala ezagutarazteko naturari buruzko dokumental sorta eskainiko dugu otsailetik iraila bitartean (udako hilabeteak salbu). Hilaren azken asteartean eskainiko dira, 20:00etan, ireki berria den Modelo aretoan. Doako sarrerarekin eta herritar guztientzat.

Natur dokumental hauen ostean FORUMA izango dugu. Dokumentalen egileak, edota dokumentalak lantzen duen gaiaren inguruko adituak gonbidatuko ditugu natur kontserbazioaren inguruko eztabaidak sustatzeko entzuleen artean. Naturaz gozatu eta egun natur kontserbazioak dituen erronkez aritu nahi dugu, plaza zabalean, adituen eta herritarren arteko parte-hartzearekin. Hain eremu zabala izanda natur kontserbazioa, hainbat aspektu landu nahi izan ditugu: gure lurraldearen izaera naturala (geologikoa eta biologikoa), bertan berezkoa den bioaniztasuna, nekazaritza edo abeltzantzaren eta natur kontserbazioaren arteko gatazkak, klima aldaketa ….

Lehen dokumentala, “ARALAR, mundua leku den lurra” otsailean eskaini zen eta izan zuen arrakasta ikusteak ilusioz bete gaitu. Datorren asteartean “Kantaurialdea” dokumentala eskainiko dugu eta ondoren gure lurraldean berezkoa den, baina nekez mantentzen ari garen  bioaniztasunaz hitz egiteko aukera izango dugu. Apiriliean “Barbacana” dokumentala eskainiko dugu eta ondoren giza jardueren ondorioz natur kontserbazioak gurean dituen mugak aztertuko ditugu. Natur ondarearen eta bioaniztasunaren mugak zeintzuk diren zehaztu eta horiez hausnartuko dugu. Maiatzean, aldiz, uda aurreko azken dokumentala ikusteko aukera izango dugu: “Lurraren bidean: Euskal Herriko Arroketan idatzitako historia”. Uda ondoren, irailean, aldaketa klimatikoaren gaiari helduko diogu “Chasing ice” dokumentalaren bidez. Aurtengo 40. Natur Astean gai hau landuko dugu eta dokumentalarekin emango diogu hasiera.

Natur dokumentaldia ekimen berezia izango da aurten, baina urteroko egitarauarekin ere jarraituko dugu. Horrela, datorren astean hasi eta apirilak 2,3 eta 4 bitartean XXI. Astronomia Astea ospatuko dugu. Urriaren azken astean, berriz, 40. Natur Astea. Eta bitartean, hainbat irteera eta hitzaldi aurreikusten ditugu.

Aurtengo urtea oparoa izatea espero dugu eta herritar guztiok gonbidatzen zaituztegu gure ekitaldietan parte hartzera, gurekin batera natura ezagutu eta naturaz gozatzeko. Gustu handiz gonbidatzen zaituztegu.


Otsailak 26
asteartea
ARALAR, mundua leku den lurra
Sinopsia
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.
Martxoak 26
asteartea
KANTAURIALDEA: hartz arrearen dominioak
Sinopsia
Iberiar penintsulako ipar aldean 400 Km baino luzeagoa den mendilerroa dago altxatzen da, Kantauri itsasoaren aurrean jarritako hezi handi baten gisara. Beste aldea, Kantauriar mendilerroa zintzur eta basoz osatzen da. Itsasoaren eraginez, eta eurite ugariei esker, basoko landaretza oparo garatu eta zabaldu da, eta horren ondorioz antzinako garaietatik bertan bizi diren animalia eta bestelako bizidunak ikusteko leku paregabea da. Baina, batez ere, ipar isurialdeko bizidun harrigarrienen lurraldea da: kantauriar mendietako hartz arrearen bizitokia da.
Maiatzak 2
osteguna
BARBACANA: la huella del lobo
Sinopsia
Natur dokumental honek abeltzain eta otsoen arteko gatazka aztertzen du. Filmak Sierra Morenatik Kantauri Mendilerroraino garamatza, non otso talde baten eguneroko erakusten zaigun egunez egun egindako jarraipenari esker. Gaztela-Leon eta Andaluzian babestutako natur gune ezberdinetan grabatu zen dokumentala; zehazki, Babia eta Luna, Picos de Europa, Fuentes Carrionas eta Fuente Cobre Palentziako Mendietan, Sierra Norte de Sevilla eta Sierra de Cardeña natur parkeetan.
Maiatzak 28
asteartea
LURRAREN BIDEAN: Euskal Herriko arroketan idatzitako historia
Sinopsia
Arrokak. Badirudi betidanik egon direla hemen eta betirako egongo direla, aldaezin. Euskal Herriko bazterrek hamaika forma ezberdin izan dituzte milioika urteetan zehar eta haitz hauek etengabe bertan errotu dira ….
Paisaia eta klima aldaketa hauen frogak arroketan daude idatziak, eta geologoen begiak erabiliz historia zoragarriak kontatzen dituzte. Aiako Harriatik abiatuz gure herriaren historia geologikoaren altxorrak deskubrituko ditugu.
Irailak 24
asteartea
CHASING ICE (TRAS LA HUELLA DEL HIELO)
Sinopsia
National Geographic aldizkariko James Balog argazkilariak hainbat urteetan zehar egindako argazkien bidez Groenlandia, Islandia eta Alaskako glaziarren atzerakada, alegia, urtzea erakutsi zuen dokumental honetan; modu horretan, Lurraren beroketa globalaren inguruan egon den eztabaida argitzeko ebidentzia argiak emanaz.


2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

ZARAUZKO ASTI URBANIZATZEN KIROLAREN IZENEAN


Prentsaren bidez gaur jakin dugu, Zarauzko alkate Xabier Txurrukaren deklarazioak aipatuz, Asti aldeko kirolgunean atletismoko pista berria, beste futbol zelai bat eta padel-pista estalia egiteko proiektua darabiltela esku artean, 25.000 metro koadro gehiago handituz kirolgunea.
Hauteskunde-giroa, alde batetik, eta, bestetik, alkate arkitektoaren izaeragatik, obrak eta obrak hedatzen ari dira herrian eta etorkizunerako proiektuak ere bai. Adibide bezala, azken astean Eguzki-Izarren egin nahi den etxegintzaren aurka agertu da Arkamurka. Hauteskunde-kanpainan ere hori da salduko dena, alegia, agindutako obra guztiak martxan daude eta hurrengo legealdian beste obra hauek egingo ditugu.
Astiko kirolguneari buruzko alkatearen proiektua Arkamurka Natura-Elkateak gaur prentsaren bidez jakin du. Arkamurka Elkarteak urteak daramatza Astiko kirolgunearen inguruko ideiak eta irizpideak ematen bai herritarrei, bai Udala berari ere. Beraz, lotsagarria iruditzen zaigu Xabier Txurruka alkateak bere proiektuari buruz orain arte hitzik ez esatea Arkamurkari.
Ondotxo daki Arkamurka elkarteak Udalak ez duela zertan eginik Arkamurkak pentsatzen duena, baina gizalegea dela iruditzen zaigu herrian eremu horretaz hainbeste arduratu den elkarteari gutxienez aurrez bere asmoen berri ematea.
Bestalde, Arkamurka Elkarteak hainbat aldiz adierazi du bere iritziz orain kirolgunea ez den gainerako eremua nekazaritzarako izendatu eta gorde beharko litzatekeela. Eremu hori nekazaritzarako erreserbatuz, bi gauza lortzen dira, batetik, nekazaritzako lur bat izendatzea herrirako nekazari-gaiak sortzeko. Lur horien kudeaketan udalak parte hartu beharko luke, hain zaila den nekazaritzako belaunaldien txandaketa gerta dadin herrian.
Bestetik, autopistatik iparraldera dagoen Astiko beste eremua Udalak, Iñurritzako biotopoa bezala, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu nahi du, gure pozerako. Arkamurka Elkarteak, ordea, autopistaren bi aldeak ekologikoki erabat loturik ikusten ditu, Kirolgunearen inguruko zelaiak neguko hegazti askoren pausaleku baitira eta soro tarteetako erretenak ur-landare eta anfibio-mota askoren bizitoki. Bailara osoa da kontserbazio-araupean jarri behar dena.
Arkamurka Elkarteak ez du ondo ikusten eremu hori, gaur “erreserba” kalifikazioa duena, apurka-apurka urbanizatuz okupatzen joatea, bailara osoko planteamendua egin gabe.

Arkamurka, Zarauzko Natura-Elkartea