Orkideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Orkideak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko uztailaren 8(a), asteazkena

Zarauzko orkideak: herri barruko altxor txiki baten zaintza kolektiboa

Aurten ere aukera izan dugu Zarauzko orkideekin gozatzeko, eta berriz ere argi geratu da altxor hauek bizirik mantentzea ez dela kasualitatea: jende askoren lan isil eta arduratsuaren emaitza da.

Batetik, badira batzuk urteak daramatzatenak orkideak identifikatzen, sailkatzen eta jarraipen lana egiten. Bestetik, lorazainak daude, orkideak kontuan hartzen dituztenak eta belardiak mozteko garaian zaintza berezia egiten dutenak, landareak kaltetu ez daitezen. Guzti hori, azken finean, elkarlan baten fruitua da: ezagutza, ardurak eta begiruneak bat egiten dutenean, naturak erantzuten du.

Askotan ez gara konturatzen mutur aurrean dugun altxorraz. Herri barruko biodibertsitatea zaintzen ikasten dugunean, denok ateratzen gara irabazten: paisaia aberatsagoa, fauna eta flora osasuntsuagoa, eta gure herriarekin dugun lotura sakonagoa.

Horregatik, Arkamurkaren izenean, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu orkideak zaintzen aritu diren guztiei:
lan teknikoa egin dutenei, lorazainei, eta, oro har, naturarekiko errespetua eta ardura erakutsi duten herritar guztiei.

Zarauzko orkideak zaintzea ez da jarduera bat soilik: komunitate baten konpromisoa da.

2026(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

ZARAUZKO ORKIDEAK EZAGUTZEKO IRTEERA, 2026 apirilak 18

Orkidea basatiak gure herriko belardietan izaten ditugu urtero, eboluzio handiko landare hauek bertatik bertara ikusteko aukera paregabea dugu irteera hau. Beraien bitxikeriak, egokitzapenak eta edertasuna gertutik ezagutuko ditugu. Zatoz gurekin!

Arkamurka eta Gerriko Berde-Urdinak antolatuta egingo dugu Zarauzko orkideen ibilbidea.

šŸ“… Eguna: Apirilak 18

⏰ Ordua: Goizeko 9:00etan

šŸ“ Elkargunea: Agueseneko biribilguneko bus geltokia

Gure inguruko biodibertsitatea hobeto ezagutu eta bide batez naturaz gozatzea nahi baduzu aukera bikaina duzu larunbateko irteera hau. Animatu!!!!



2021(e)ko apirilaren 9(a), ostirala

ZARAUZKO JARDINETAKO ORKIDEAK

Juantxo Unzuetak egun hauetan Zarauzko jardinetan aurkitu dituen orkideen zerrenda duzue hemen behean. Orkideak landare ezagunak dira lore oso deigarriak dituztelako;Izan ere, lorearen petaloak animalien antzekoak diren egiturak osatzeko eraldatzen dituzte. Badira hegazti(kolibriak) edo saguzarrak erakartzen dituzten orkideak, baina orkidea espezie ia guztiak intsektuek ernaltzen dituzte, esaterako erleek, tximeletek eta liztorrek. 





Zarauzko 20 zonaldetan dauden 18 orkidea mota; 

Landare oso sofistikatuak dira, Charles Darwin bera konturatu zen orkideak eta intsektuak elkarrekin eboluzionatu dutela.
Zarauzko lorategietako belar mozketaren maiztasuna dela eta, loratzen ikusteko  eta landareak identifikatzeko  zailtasuna izaten dela azpimarratu behar da.
Gorriz daudenak obra aurretik zeuden orkidea kopurua da eta beltzez daudenak berriz aldamenean gelditu direnak.


Beste zerrenda  hau berriz, Zarautz eta Aia inguruan ikusitako beste 21 orkide espezie ezberdinen zerrenda da eta gorriz ale gutxi daudenak izango lirateke.





2019(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea

ELTXUMENDI-EZKIDI. IruƱaldera Orkideak ikstera egindako irteeraren kronikatxoa

Azken urteetan bezala, aurten ere orkideei tarte bat eskaintzeko asmoz irteera bat antolatu degu Arkamurkako taldekide batzuk. Aitor Leiza eta Xabier botanikoariak bidelagun hartuta oraingo honetan IruƱaldera joan ginen. Eguraldi ederra baina freskoarekin AƱezkar herritik abiatu ginen Ezkidi mendi aldera eta jarraian Eltxomendira igotzeko. Erkametzan baso politak daude bertan eta beraz klima mediterranear influentziako mendia da. Igotzeko erraza da eta orkidea mordo bat ikusteko parada izan genuen. Orkideez gain beste landare zein bizidun ugarietaz gozatzeko aukera ere izan genuen. Behekaldeko sarreran dituzue horietako adibide ugari.

Eltxumendi gainetik grabatutako irudiak

Eltxumendi gailurrean

Ibilbide guztiari buruzko mapa, detaile zein xehetasun gehiago HEMEN

Ezkidi gainetik grabatutako irudiak

Landareak
Gure laguna Xabier gia lanak egiten  erkametza  basotik irtetzen.

Xabierrekin landare guztietaz asko ikasteko aukera izan genuen

Orchis purpurea (Gizontxo hanka lodi eta buru ilunak ditu)

Orchis champagneuxii (lore erdiko zatia txuria eta gainak marrak ditu)

Ophrys lutea (erleak erakartzeko diseinatua eta lore oria du)

Ophrys vasconica  (Boxeo esku itxura  du,hiru lobulu ditu eta iletsua da)

Ezkidi tontorrean taldekideekin

Orchis anthropophora (Gizontxoak gorriz ditu eta burua berdea du)

Ophrys scolopax  (Erleak erakartzeko diseinua du eta azpialdean zati berdea du)

Ophrys lupercalis (erleak erakartzeko diseinua du. Luzea eta marroia da)

Eltxumendi mendiaren iparraldetik jeisten den errekaxtoa oso egoera onean kontserbatzen da.

Erreka irudietan

Ophrys ficalhoana   (O. tethredinifera penintsulako hegoaldean )

Serapias lingua (“Mingaina” gorria eta luzea du)

Ophrys sphegodes (Erleak erakartzeko diseinua du eta “H” moduko patroia du)

Gari soroak Eltxumendirako bidean

Ophrys sphegodes 

Anacamptis pyramidalis(Izenak duen moduan piramide itsura du)

Limodorum abortivum (Orkidea honek ez du kolore berderik eta iluntasuna behar du)

Limodorum abortivum aurkitu genuen unea

Orchis morio (Loreko beheko aldean orban handiak ditu eta marra berdeak “kaskoan”)

Orchis mascula (Loreak orban txikiak ditu eta goiko partean marrarik gabe)


Taldekideak ibilbidean aurrera

Ophrys subinsectifera  (liztorrak erakartzeko diseinua du eta beheko partean oria du)

Orchis provincialis (lore horiak normalean, espoloia gurutz eta orban gorriak ditu)

Neotinea maculata (lore txikiak ditu eta gizontxoak ia hankarik gabe)

Eltxumendiko mendira bidean bidexidorrean aurrera

Neotinea ustulata   (Lore txikia da eta gizontxoen beso lodiak ditu)

Limodorum avortivum orkideari argazkiak ateratzen

Orchis simia (Gizontxoen besoak eta hankak gora okertuak ditu)


Limodorum damasonium (krema argi kolorekoa eta loreak gutxitan irekitzen ditu)

Maider landareei argazkiak ateratzen

Adonis vernalis

Adonis vernalis irudietan

Iris graminea

Amelanchier ovalis

Alliaria petiolata

Erkametz basoan barrena, Eltxomendi gailur ondoan

Allium roseum

Aristolochia

Euphorbia characias

Xabierren esplikazio interesgarriei adi adi entzuten

Lathyrus sp

Brassica sp

Euphorbia carcharias


Argazki honetan ikusten den bezala, piƱudiaren lurretik berezko basoa indarrarekin dator.


(Thalictrum tuberosum) 


Bromus rubla


Cephalanthera damasonium


Ezkidi mendiaren beste irudi bat


Cistus salviifolius




Geranium sanguineum


Globularia sp


Taldekideak loreak begiratzen


"Madreselva"


Helianthemum nummularium


Sedum....


(Amelanchier ovalis)


Helianthemum sp


 Taraxactum officinale


 Taraxactum officinale

Pasmo belarra-Anagallis arvensis


 "Potentilla sp"

Muscari neglectum- Euli txoria

Thymus sp

 Otea Ulex sp

(Aphyllanthes monspeliensis)




Maider Orchis simiari argazkiak ateratzen



Quercus ilex

Juniperus communis


Iris graminea


Gari soroak mendiak orrazten


Osyris alba


(Cynoglossum creticum)

Erleak polena garraiatzen


Thalictrum tuberosum


Viburnum lantana


Erkametz basoa


Erkametz basoa irudietan

HEGAZTIAK



Zozo gaztea (Turdus merula)


Belea (Corvus corone)


Erroia (Corvus coraxeta belea (Corvus corone)


kukua kantari entzuten zen 


Eper gorria (Alectoris rufa)


Eper gorria (Alectoris rufa)

Enara azpizuria (Delichon urbicum)


Zapelatza (Buteo buteo)


Eskinosoa (Garrulus glandarius)


Gerri txori arrunta (Certhia brachydactyla)




Sai arrea (Gyps fulvus)




Eltxumenditikan ederki ikusten dira pirionetako mendirik garaienak




Arrano beltza (Aquila chrysaetos)

Arrano beltz bikote bat pasatu eta beste bat pausatu zitzaizkigun ibilbidearen zati batean eta argazki bat baino geihago ateratzeko parada eskaini zigun, behekaldean dituzue hauetako batzuk.


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Arrano beltza (Aquila chrysaetos)


Miru gorria (Milvus milvus) Eltxumendin atzean IruƱerria dela


Hesi berdantza bikotea  (Emberiza cirlus)


Txoka arrunta (Linaria cannabina)



Txoka arruntak (Linaria cannabina) eta hesi berdantza (Emberiza cirlus) bat



Hiru hegazti ezberdin;Txoka arrunta (Linaria cannabina),hesi berdantza (Emberiza cirlus) eta pitxartxar burubeltza

Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus) emea




Pitxartxar burubeltz (Saxicola torquatus)

Mikak (Pika pika)


Belatz gorria (Falco tinnunculus)

Sorbeltza (Apus apus)



TXIMELETAK



Leptidea sinapsis

Pieris rapae


Eurranthis plummistaria


Iphiclides feisthamelli


Papilio machaon


Polyommmatus.....


Lasiommata megera


Coenonympha pamphilus

Pararge aegeria


Likaena phlaeas

Azkonarraren kaka arrastoa (Meles meles)


Eta hemen azkonarraren (Meles meles) hats marka