2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

ZARAUZTIK OÑATIKO ARAOTZ AUZORA EGINDAKO IRTEERAREN KRONIKA


Oñatiko naturzaleen eskutik zein Juantxo Unzueta eta Aitor Leiza gidari genituela Araotz aldeko paraje zoragarrian goiz pasa ederra bota genuen igande goizean. Aizkorri, Zaraia eta Elgea bailaren artean hondoratuta dagoen Jaturabe izeneko arroil ezkutu baten ondoan dago kokatua bera. Mendebal aldera Orkaitzegieta mendia aurkitzen da eta bertara joateko bidean aitzulo moduko begi zulo haundi baten ondotik igarotzen zera. 
Zulo honetako lurrean asun mintzakara (Urtica Membranacea) mota berezi bat ikusteko aukera izan genuen, orain dela 150 urte baino gehiagoan Gipuzkoatik desagertuta zegoela pentsatzen zen bainan orain gutxi Oñatiko naturzaleek berriro aurkitzea lortu zuten bertan.

 Berezitasun honetaz gain badira beste bitxikeria batzuk inguru honetan eta horien berri Oñatiko natur zaleek eman ziguten. Gardatxoa (Timon lepidus) izango litzateke bera, Gipuzkoarako ere lehen zita izango litzateke hau, penintsula iberiarrean dagoen musker haundiena da bera. Berezitasun hauetaz gain bezteak beste Gipuzkoan dagoen sai arre kolonia haundiena ere bada bertan. Naturaz gain kondaira askoko ingurua degu bera, Lope de Agirre abentura zalea ere bertan jaiotakoa da, berau hegoamerika konkistatzera joan zirenean espainiako FelipeII erregeari oldartu egin zitzaion bera errege izateko nahian, bere esanetara zituen gerrilari batzuekin batera eta ondorioz espainiako erregeak bera arrapatzeko bere atzetikan milaka kilometro eta denbora luzez ibili ondoren Venezuelan arrapatu eta erahil egin zuten. Santa Krutz apaiz karlistak ere ezkuta leku bezala ibili zuen inguru malkartsu hau liberalak bere atzetik zituenean. Beraz natura zein istorio haundiko lekua dugu berau. Jarraian dituzue bertan atera genituen argazki sorta hau.
Araotzera iritxi berritan, Aitzuloko mendia atzean degula.
Mendi irteerako lehen maldei aurre egiten,
Zulo honetako lurrean asun mintzakara (Urtica Membranacea) mota berezi bat ikusteko aukera izan genuen, orain dela 150 urte baino gehiagoan Gipuzkoatik desagertuta zegoela pentsatzen zen bainan orain gutxi Oñatiko naturzaleek berriro aurkitzea lortu zuten bertan. 
Aitzuloko beste ikuspuntu batzuk
Aitzuloan barrena taldekideekin
Udazkeneko koloreak bizi bizi zeuden, Orkatzategi mendia da hau.
Goiza oso lainotsua izan genuen
Sai arreak (Gyps fulvus) Aitzuloko arroiletan beraien hegoak eguzkitan berotzen
Aitzulora iritxi arteko maldak nahiko pikoak ziren, inguru hau lurrazal meheko eremua izanik urritz zuhaitza da nagusi.

Igoeraren beste irudi bat
Behin ipar ixuri aldetik hego ixuri aldera pasatu ginenean pasaia zein landaretza asko aldatu zen.

Martxelek iparra, hegoa eta beste hainbat konturi buruzko azalpenak ematen
Beste Sai arre (Gyps fulvus) bat 
 Oñati inguruan genbiltzala txantxikuak ezin falta ba..... Txantxikua izatera iristeko bidean metamorfosi baten bidez brankeak izatetik haragi jale izatera pasako dira eta alga zein landaretaz elikatzetik, putzutik irten ondoren arnasa hartu eta txantxikuak  bihurtzen dira.
Oñatiko naturzaleak txantxikuai buruzko kondaira bat kontatzen
Asun faltsua (Lamium maculatum)
Mendiaren hegoaldeko bide gehiena euria zein laino tartean egin genuen
Pagadian barrena Urrexolako bidean
Juantxo beti bezala laguntzeko prestu...
 Ipurua (Juniperus communis )zuhaitzak ematen dituen fruituetatik ginebra ateratzen da.
Ipurua (Juniperus virginiana)zuhaitzaren beste irudi bat
 Hosto hauek Astigar (Acer jenerokoak) zuhaitzarenak dira bainan hosto bien arteko berezitasuna Aitorrek ondorengo bideoan ematen du
Aitor Leiza 5 eta 3 puntako hostoen arteko bereizketa egiten
 Basa erramua (Evonymus europaeus)
Basa erramuaren (Evonymus europaeus)fruitu bat
 Zozo beltz (Turdus merula) bat gabiraia edo aztoreak janda, Ugaztunen batek jana izango bazen, ez ziren horrein osorik izango lumak.
Belatxinga moko gorriek (Pyrrhocorax pyrrhocoraxhegaldi ederrak eginez bide lagun izan genituen ibilbidean zehar
Urrexola auzoa horrela ikusten zen mendian goitik begiratuta
Karraskiloa (Rhammus alaternus)
Arraskalatximini edo erratza izenez ezagutzen da landare hau, tximini zuloak garbitzeko zein erratz bezala erabili izan direlako deitzen zaio horrela. Liliazeoen familiakoa da bera
Kantauri ixuri aldetik hego aldera pasa bezain azkar erkametzak eta ametz zuhaitzak ugaritzen hasi ziren. Argazkikoa ametza(Quercus pyrenaica) dela ematen du. Nahiz eta batzuetan elkar hibridatu ere egite omen diren.
 Huntza (Hedera hibernica) bere fruituekin
 Gurbitzaren (Arbutus unedo) fruituak
 Gurbitza(Arbutus unedo)zuhaitz ederrak ere pasa genituen bidean.
Basa larrosa (Rosaceae sp)
Urrexola auzora iristen
Urrexola auzora iritxi ginen unea
Hamaiketakoa egiten Urrexola auzoan
Hamaiketakoa egin ondoren mendian behera
 Jaturabeko zubia

Jaturabe arroilean dagoen zubia zeharkatzen 
Jaturabe arroilak oso sakonera haundia du

 Garai bateko bainu etxe baten ondotikan ere pasa ginen, oraindik ere harriz egindako bainera ederraikusten dira bertan
 Bainu etxea izan zenaren beste irudi bat.
 Iblilbide gehiena laino tartean egin genuen

 Bukaerako ibilbidea uretako kanal baten ondotik egiten da
 Oñatiko naturzaleei, Iker, Aitor eta Mikeli gureganako eduki zuten prestutasunarengatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu taldekide guzien partetik.
Mendi buelta egin genuen talde osoaren argazki bateratua

2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

Zarautzen hilabete honetan ibili den Zere txikia (Balaenoptera acutorostrata) ri buruzko azalpen batzuk

Zere txikia (Balaenoptera acutorostrata) bale espezie denen artean munduan den txikiena, ugariena zein azkarrena da. 7 eta 10 metro artean neurtzen dute, 5 eta 10 tonelada arteko pisua dute,  emea arra baino haundiagoa izaten da (Zarauzkoa arra zen) eta bizkarralde grisa eta sabelalde zuria izaten dute. Munduan 3 azpiespezie ezberdin ezagutzen dira non elkarren artean harremanik ez duten. Ipar pazifikokoan, ipar atlantikokoan eta hego hemisferioen artean banatuko lirateke 3 azpiespezie hauek. Ale batzuk oso konfiatuak eta kostara zein itsasontzietara asko gerturatu arren ez dira ikusteko batere errazak izaten. Guk hemen ikusi degun alea ipar atlantikoko espeziea da, hegaletako zatirik haundiena zuri zuria zuelako beste azpiespeziek ez bezala. Ipar aldeko ur hotzak tropikoetakoak baino gogokoagoak ditu eta horregatik gero eta iparraldeago ugariagoa da. Ale batzuk urte osoan leku berdinetan bizi badira ere, udara Europa ipar aldean igarotzen duten ale asko negua pasatzera gure inguruko kostaldeetara etortzen dira. Gure artean izan degun ale hau bezala, asko estuarioetara sartzen dira, non kostara hainbeste gerturatzearren ondorioz ur putzu batean edo hondarraren kontra talka egin ondoren bertatik irten ezinda geratzen diren. Ur azpian arnasik hartu gabe 20 minutu ere igarotzen dituen arren, arruntena 3 eta 8 minutu bitartean arnasik hartu gabe egotea da. Zarauzkoaren kasuan, Juantxo Unzuetaren arabehera 4 minututako inmersioak egiten zituen. Historian zehar bale arrantzaleek ez zieten kasu askorik egin bale honi baino XX. mendearen hasiera aldera beste espezieak desagertarazten ari ziren ehinean bale hau ere ehizatzen hasi ziren, hasiera batean koipe askorik ez zuelako ez zuten ehizatzen bainan gero haragitarako hasi ziren ehizatzen. Gaur egun mundu mailan bale hau ehizatzea galerazia dagoen arren Japonia, Errusia, Islandia eta Noruegak debeku horri jaramonik egin gabe ehizatzen jarraitzen dute. Horietako askorek azterketa zientifikoen aitzakian jarraitzen dute ehizatzen. Bale bat ikusi bezain pronto arpoia gogora ote?
Euskal kostaldeko zetazeoei buruzko berri gehiago AMBAR eta VERBALLENAS en aurkitu zenezake.
Jarraian egunotan baleari hartutako irudi sorta bat duzue ikusgai.
Pasa den astean Zarauzko hondartzan balea ibili zela eta balearekiko surflari denen portaera ezin hobea izan zen, gainera hondartzan hondarrarekin talka egin ondoren beraiek izan ziren berriro uretaratu zutenak, beraz surflari gehienen portaera txalotzekoa izan zen. Bainan beti izaten da ardi beltzeren bat artaldean eta behin eta berriz baleari pakean utzi behar zitzaiola aipatu arren, surflari bat orduerdi baino gehiago ibili zitzaion berari pega pega eginda atzetikan jarraitzen eta bere ondora iritxitakoan taulatik jeitxi eta berarekin batera igeri eginez. Portaera hauek asko kezkatzen gaitu, bada garaia protagonismo nahiak alde batera utzi eta balearen hobe beharrez aritzeko. Imajinatu surflari honen bezala Zarauzko beste surflari denak bere atzetikan hasiko balira zer gertatuko litzateken. En fin....ea azkeneko aldia izaten den.
Bideo honetan ederki ikusten zaio azpikaldeko zuritazuna
4 minututik behin irtetzen zen arnasa hartzera
 Surflari hauek geldi geldi egoten ziren balea bere parera iritxi arte



Surflariekin batera Arkamurkako taldekidea den Emilio Salvatierra ibili zen balea hondarretatik itsasoratzeko lanetan laguntzen, argazki hauek ere bereak dira.


 Ondorengo gomendio hauek dira hondartzatutako bale baten aurrean jarraitu beharrekoak.


REINTRODUCCIÓN AL MAR


La primera recomendación es llamar siempre al 112. Si hay que actuar rápidamente que sea por lo menos aconsejados in situ vía móvilDe todas maneras a grandes rasgos y sabiendo que cada caso es un mundo, podría decirse:
Alejar a la gente. Tres o cuatro personas manteniendo al animal mojado. Sombra si es preciso.
Agujero en la arena alrededor del animal y con canal hasta la orilla para que entre todo el agua posible. Los mirones, a cavar.Si hay un mínimo de olas, intentar poner la cabeza hacia alta mar. Esto se hace tipo palanca, pero desde la mitad de pedúnculo caudal, nunca desde el extremo.
Unos intentan levantar y empujar el pedúnculo mientras otros empujan hacia el lado contrario la parte delantera, nunca de las pectorales, sino apoyando las manos en el lateral del cuerpo, a la altura de los ojos. Ahí el cráneo es grueso y no le haremos daño. VER IMAGEN ADJUNTA.
Nunca ponerse paralelo al animal, con el mar delante, la playa detrás y las personas en medio, ya que una ola grande podría echarnos el animal encima sin opción a apartarse.
Hay que hacerlo todo lo diagonal posible, para poder salir por al lado de la cabeza o la caudal en caso de que el animal se nos venga encima. Y siempre entre ola y ola. Es muy cansado así que lo ideal es poder renovar a las personas, sobre todo si no sale con 4 o 5 olas y hay que repetir.
Las tablas de surf ayudan, se pueden meter debajo del animal para que sea más fácil. Aunque también se podrían romper al retirarse el agua. Si no hay nada de agua, nada de esto sirve para animales tan grandes y habría que esperar la marea.
El límite puede  precisamente que esté en el aliblanco...algo más grande y pesado... gran porcentaje de fracaso 

2017(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

JATURABE URTEGIA–AITXULO–URREXOLA Zarauzko Arkamurka eta Pagoeta mendi zale elkartearen artean antolatutako mendi irteera

Hemen doakizu datorren igandean azaroak 26, Pagoeta M.E. eta Arkamurka Natura Taldeak elkarlanean eta urtero egin ohi den mendi ibiladiaren informazioa
Atxikita doazkizu mapa textua, eta traka,
Izena ematea ohi bezala  Mendizabal kinkil-dendan egin behar da ostiral iluntzera arte
Irteera: Goizeko 7:30etan Agoues-eneko biribil-gunetik.

JATURABE URTEGIA – AITXULO – URREXOLA – JATURABE URTEGIA Araotz inguruan dagoen Arrikurutzeko parkinetik irten eta Araotz bidea jarraituz 200 metro ingurura PR GI ( ) ko marrak hartu eta eskuinera bide zabaletik joan ondoren ur-bidera iristean ezkerretara doan bidezidorra hartu eta basoan gora egingo dugu bide belartsuan eta, bukaeran, hezetasunaren eragina nabari dela goroldio eta garoz apaindutako paisaia ederrean aurrera egingo dugu haitzuloko lepora iritxi arte. Hemendik, Aitxulo haitzulora jaitsiko gera eta bere edertasunaz gozatuko dugu, hori bai; sudurrak itxita, zeren eta bertan ilik dagoen ahuntz baten kiratsak blaituko gaitu. Iritxitako bidetik atzera eginez gorantzko bidea hartuaz Antxustra edo Orkatzategiko lepora iritxiko gara. Eguraldia lagun, lepo honetan egingo dugu hamaiketakoa. (Euria bada, Urruxolan egingo genuke) Hemendik beherako bidean jarriaz, Urrexola auzotik igaroaz antzinan bainuetxea izandako baserri baten ondotik (Garaikoa bainuetxea ) pasako gara, non, lehengo harrizko bainerak apaingarri bezala jarrita dauden. Laster ur kanalaren ondotik igarotzen den bidea jarraituz berriro abiapuntura iritxiko gera.. Arkamurka-koak lagun ditugula aprobetxatuz, bertako landaretza ezagutzeko aukera izango dugu, Aurreko urtean Areizaga herbario digital-ekoekin, botanikako hainbat belar berezi ezagutzeko aukera izan zuten (landare mediterraneo ingurukoak) ibilbide honetan ere aurkitu zituzten. Eta beti bezala, beste hainbat bitxikeria ere kontatuko dizkigute

2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

IBILALDI GEOLOGIKOA PAGOETARA

Arkamurka Natura Elkarteak aurtengo XXXVIII Natura Asteko hitzaldiaetan, geologia izan du ardatz nagusia. Eta gai honekin jarraituz, Ibilaldi geologiko bat antolatu du datorren iganderako, azaroak 12. Aiatik abiatuta(9;00etan Aiatik eta 8;30etan Zarauzko Sta Marina, 2 Arkamurka natura elkarteko egoitzatik), Pagoeta mendia ezagutuko degu, bere sorrera ta eboluzioa, miloi urtean zehar, gaur egun arte. Bere arroketan dena idatzita dago, eta geologo aditu baten laguntzekin, paisai eder hori beste begi batzuekin ikusi ta ulertuko degu. Animatu zaitezte!

Asmoa da Aiatik Olartetara igotzea zuzenean, gero Uruzume aldera jo (mokadutxo bat egin), ondoren Lizarra lepora (Nebera baserria) jeitsi, eta azkenik Sarobeberri Haitza eta Menditxo bisitatu. Hortik zuzenean Aiara buelta (Azkorbe eta Burnigurutzetik pasata).
 14:00 edo 14:30 izango da ibilaldia bukatzerako.




2017(e)ko azaroaren 5(a), igandea

XXXVIII NATURA ASTEKO IRUDI BATZUK

Atzo amaitu zen aurtengo Natura Astea. Oso interesantea joan da, Geología ta likenei buruzko hitzaldiak ta urtero bezala, perretxiko erakusketa berdura plazan igandean. Eskerrikasko laguntzaile guztei naturaren baloreak eta edertazunak zabaltzeagatik!






 Bainan Natura aste bat antolatzeak atzetikan ikusten ez den lan haundia izaten du. Aste osoan zehar perretxikuen bila joatetik hasi, hitzaldiak antolatu eta merkatu plazako erakusketa prestatu zein bukatzean dena jaso egin behar da. Hau dena aurrera ateratzeko Arkamurkako taldekideak buru belarri ibili behar izan degu aipaturiko zeregin guziak prestatzen. Beheko irudiak dituzue horren adibide







Erakusketan jarri ziren perretxiku batzuen argazkiak








2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

ZARAUZKO XXXVIII NATURA ASTEA

Zarauzko NATURA-ASTEA badator, Urriaren 23tik 29ra.
Hitzaldiak: Hiru hitzaldi izango dira GEOLOGIAri buruzkoak eta batek LIKENAK izango du gaia.
Hitzaldi guztiak 20,15ean izango dira Arkamurka natura elkarteko egoitzan.

Larunbatean erakusketaren prestaketa merkatu-plazan: Goizean perretxikoak sailkatu eta lehen solairuko erakusketako kartelak zintzilikatzea.

Erakusketa igandean (29an): Lehen solairuan zintzilikatuko den erakusketa ARKAMURKAren 25.urtehurrenerako egin zen erakusketa jarriko da.
Behean, alde bat perretxikoen didaktikak hartuko du eta beste aldean ARTADI eta HARIZTIKO PERRETXIKOAK izango dira.
Jarraian aurkituko dituzue xehetasun gehiago