2026(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

“Lurralde Basatia” dokumentalaren ondorengo solasaldia zuzenean ikusteko aukera

“Lurralde Basatia” dokumentalak piztu duen jakin-min eta emozioaren harira, pozik iragartzen dugu emanaldia amaitu ondoren egin zen solasaldia zuzenean jarraitzeko aukera duzuela hemen. Natura basatiaren ertzetan bizi diren istorio hauek elkarrekin sakontzeko aukera izan zen. Hemen duzue solasaldia ikusteko aukera;

Natura eta fauna basatia maite badituzu, ezin duzu galdu dokumental hau. Martxoaren 26an, ostegunez, Iñaki Atxa Aranburu natur argazkilari eta ikus-entzunezko sortzaileak bere azken lana aurkeztuko zuen: Lurralde Basatia dokumentala.

Emanaldia Zarauzko Modelo aretoan izan zen, 19:00etan, eta dokumentala ikusi ondoren solasaldi bat egongo zen egilearekin. 

Iñaki Atxak ibilbide luzea du munduko txoko askotan fauna basatia grabatzen eta argazkiak egiten. Bere begirada zorrotz eta hurbilak aukera ematen digu gure inguruko animalien bizitza isila eta askotan ikusezina ezagutzeko.

Natura, fauna eta ikus-entzunezkoak gustuko badituzu, hauxe izan zen hitzordua.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.