2025(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

HITZALDIA ZUZENEAN; ZARAUZKO HONDARTZA KLIMA ALDAKETAREN AURREAN; MAHAIINGURUA FERMIN ALVAREZ AGOUES ETA IMANOL PILDAIN

Arkamurka natura elkartetikan eskerrak eman nahi dizkizuegu hitzaldira gerturatu zareten guziei
Hitzaldia zuzenan

Aitziber Sarobe aurkezle lanetan, Imanol Pildain eta Fermin Alvarez Agoues hizlarien ondoan
Modelo aretoa leporaino bete zen
Fermin Alvarez Agoues hitzaldiaren gune batean

Imanol Pildain hitzaldiaren gune batean
  • Klima-aldaketa dela eta, zientziak zer dio gure kostaldeak izango duen bilakaeraz?
  • Zein aterabide daude Zarauzko itsasaldearentzat itsas mailaren igoeraren aurrean? Ze informazio baliatzen da?

URBANKLIMA proiektuaren ikus-entzunezkoarekin emango zaio hasiera mahai inguruari eta ondoren bi hizlarik hartuko dute hitza.

HIZLARIAK

       Fermin Alvarez Agoues                        Imanol Pildain

  • Fermin Alvarez Agoues (Zarautz). Doktorea itsas-geologian Trinity College Unibertsitatean (Dublin), eta itsas mailaren igoeran espezializatua. Zehazki aztertu du aldaketa klimatikoak Atlantikoko kostaldeko itsas mailaren aldaketetan izan duen eragina, horrela hobeto ulertzeko datozen hamarkadetan itsas mailak izango duen bilakaera. Ikerlari bezala lan egin du Dublingo unibertsitatean azken hilabeteetan, eta orain ingurumen eta klima teknikari moduan ari da lanean Teknimap enpresarentzat (Eibar).
  • Imanol Pildain (Zarautz). Gipuzkoako ingeniaritza eskolako irakaslea (EHU), besteak beste "portuak eta itsas lanak" ikasgaian. Bestalde "uhinak" , klima aldaketa eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuaren batzorde teknikoko partaidea 2016 eta 2018 urteetan.

Ondoren solasaldia entzuleekin.

EKITALDIA: solasaldia

LEKUA: Modelo antzokia

EGUNA: otsailak 27

ORDUA: 19:00 h



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.