Larraine (Zuberoa) eta Iratiko etxolen (Nafarroa beherea) artean dago Organbidexka. 1.283 metroko lepo hau hegaztiak behatzeko Europako hiru leku nagusietako bat da. Hegaztien migrazio bidea da: harrapariak, zikoinak, usoak eta kurriloak ikusi daitezke, gehienbat. Uztailetik iraila erdialdera ornitologoen lepo bihurtu ohi da. Bada izen bera duen elkartea ere, gaua igarotzeko aterpetxea duena. Pasa den asteazkenean Arkamurkako taldekideak bertara egindago bidaiari buruzko argazki batzuk dituzue behekaldean. Eguraldi bikaina egin zuen eta eztei ondorengo harrapariak pasatzen ikusteko aukera paregabea izan genuen. Harraparien artean Arrano liztorjaleak izan ziren protagonista. Esteka honetan sartuta begiratu daitezke egun osoan zehar bertatik pasatzen ikusi genituen hegaztien zerrenda.
ORGANBIDEXKAKO HEGAZTI ZERRENDA
Zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus)
Zikoina beltza (Ciconia nigra)
Sorbeltz arrea (Apus pallidus)
Arrano beltza (Aquila chrysaetos)
Arrano arrantzalea (Pandion haliaetus)
Miru beltza (Milvus migrans)
Zingira mirotz (Circus aeruginosus) arra
Haitz-enara (Ptyonoprogne rupestris)
Zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus)
Zikoina beltza (Ciconia nigra)
Zapelatz liztorjale (Pernis apivorus) gaztea
Rosalia alpina
Arrano txikia (Hieraaetus pennatus)
Ubarroi haundiak (Phalacrocorax carbo)
Zikoina beltzak (Ciconia nigra) harrapari artean
Zikoin beltza Zapelatz liztorjalearekin batera
Zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus)
Gabiraia (Accipiter nisus)
Belatxinga mokogorriak (Pyrrhocorax pyrrhocorax) eta Belatxinga mokohoriak (Pyrrhocorax graculus)
Euli txoria
Arrano sugejalea(Circaetus gallicus)
Enara azpizuria (Delichon urbicum)
Mirotz urdina (Circus cyaneus)
Zingira mirotz (Circus aeruginosus) arra
Enara azpizuria (Delichon urbicum)
Zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus)
Mirotz urdina (Circus cyaneus)laino artean
Sai arrea (Gyps fulvus)
Organbidexka aurrea hegaztiz beteta
Zapelatza (Buteo buteo)
Zapelatz (Buteo buteo) zuria
Zapelatz (Buteo buteo) zuria aurrez
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.