Ekainak 28, igandean goizeko 9retan
Iñurritza biotopora irteera antolatu du Arkamurka natura taldeak, Malekoi
bukaeran dagoen Shelter kafetegiaren ondoan egin degu hitzordua, Iñurritza
biotopoaren sarreretako batean alegia.
Zarauzko udalak egindako eskaerari
erantzunez, Arkamurka natura elkarteak Iritan hasi den naturalizazioari
jarraipena nola eman aholku batzuk eman dizkio berriki udalari. Hori dela eta
igande honetako irteeran aholku horiek bertatik bertara azaltzeko asmoa dago. Beraz natur zale orok aukera paregabea izango du igande honetan
Iñurritza biotopoko biodibertsitateaz gozatzearekin batera, irita nola
naturalizatzen ari den ikusiaz goiz eder bat igarotzeko.
Iritan garrantzia ekologiko handiko
habitatak eta espezieak berreskuratzeari begirako irizpideak
baliatzeaz gain, Zarautzek lehendik ezagunak dituen
uholdegarritasun-arriskuak ere kontuan hartzea nahi du Arkamurkak. Baina,
horrekin batera arrisku naturalak saihestu edota gutxitzeko neurriak har
ditzakegu, eta egun, kontuan hartu beharreko aspektuak, gure ustez, Zarauzko hiri-antolamenduan.
Balio ekologiko handiko eremuak eskuratzeko aukera daukagu eta hori
galdu ezin den aukera da. Biak uztartzen dira Arkamurkaren proposamenean. Azalpen
gehiago egunean bertan.
Ohar moduan: Irteerara etortzeko
asmoa duzuen guziei maskararekin etortzea gomendatzen zaizue eta hogei
pertsonatik beherako taldeak osatuko dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.