Oraingoan Alkoleako marearteko gunea
bisitatzera eta bertoko bizidunak ezagutzera joan ginen. Alkolea Mutrikun dago, Debako aldean. Bertara Zumaiar, Zestoar, Zarauztar eta bi katalan hurbildu gara.
Ikusten den moduan Covid-19 dela eta
maskarekin ibili ginen. Egoera honek aurpegiak ezkutatzea ekartzen du. Hasieran
azalpen batzuk eman ondoren animalitxoak aurkitzera joan ginen.
1-Harriak haltza eta gero, zeuden moduan utzi behar da. Bestela argia behar duten algak eta bestelako animaliak hiltzen
direlako, baita itzala behar dutenak ere.
2-Animali sendoak ahulekin ez nahastu
bestela beraien arteak borrokatu egingo dira. Hau ez gerta dadin balde asko
ekarri ditugu.
3-. Nudibrankioak, platelmintoak eta
antzekoak gordetzeko, hau da, bereziki ahulak direnak, histen diren ontziak ere
baditugu.
4-Itsatsita dauden bizidunak
arriskuan jarri behar baditugu, ezin dira hartu.
5-Bizidun bakoitzetik ale oso gutxi
hartu behar dira (2 edo 3 nahiko) azalpenak emateko behar direnak, beste
guztiak aurkitutako lekuan utzi behar dira.
6-Elkartzen garen momentuan maskara
jarrita izan behar dugu eta bizidunak topatzen ari garenean neurri minimo bat
mantentzen bada kendu daiteke.
Hauek aipatu eta gero abiatu ginen
izkilleroa (kirtena duen zarea), balde eta ontzi txikiekin harri txikiak dauden
ingururaino eta bizidun desberdinen bila hasi ginen.
Lanean animaliak topatu nahian
Hasiak gara baldeetan bizidunak sailkatzen
Putzuan dauden alga eta animalitxoei begiratzen.
Harri bat haltzatzen denean inoiz ez dakigu zer egon daitekeen bere azpian eta hau adibide horietako bat da.
Hua adibide bat da baina karramarro, txitxare eta bestelakoak ere aurkitzen ditugu zerrendan ikusten den moduan.
Kanpoan berriz, ermitau karramarroek hainbat hildako barraskiloen oskolak erabiltzen dituzte.
Etorri ziren umeei ilusio gehien sortu zuen animalia, olagarroa
izan zen. Ukitzeko aukera izan zuten eta bentosak nola heltzen zuten
deskubritu. Ikusi genuen nola iresten
zen tinta botaz, kolorez eta texturaz nola aldatzen zen, azalak koskorrak
ateratzen zituela eta ezkutatzen zenean harriak aurrean nola jartzen zituen ere
ikusi genuen.
Non dago? Harriak ditu aurrean. Bentosak ikusten dira.
Oskoldunaz aparte hainbat alga ikusten dira baina aipatu genituen
algen artean Codium adherens ,Codium tomentosum eta Lithophillum incrustan
daude. Codium adherens zapaldu ezkero erortzeko arriskua duena eta Lithophyllum
incrustan harrien itxura duena.
Denon artean zerrenda polita osatu genuen baina bakarrik azaltzen
dira adierazpen bat emandakoen animalien zerrenda, eta hau da:
Izkira eta karramarroak:
1-Xantho
incisus Xantoa (Buiaren itxura du)
2-Xantho pilipes Xanto ileduna (Buiaren itxura hanketan hileekin)
3-Porcellana platycheles Portzelana ileduna(agin handiekin)
4-Eriphia
verrucosa (Txoaskina Zumaian) Txangarra (hagin
sendoekin)
5-Pachygrapsus
marmoratus Karramarro beltza=Pareteko
hamarra
6-Clibanarius
erythropus Padarra- Karramarro ermitaua
7-Macropodia
deflexa Armiarma
konkorduna
8-Galatea
squamifera Galatea beltza (Asken
hankak oso txikiak)
9-Palaemon elegans Izkira
10-Periclimenes sagittifer Anemonetako izkira
Cnidarios:
1-Actinia
fragacea Itsas marrubia
2-Anemonia
viridis/sulcata Anemona
3-Urticina
felina? (Kanpoko erroak
txuriak eta barrokoak gorriak ditu)
4-Sagartia elegans (Txikia eta txuria)
Zizareak:
1- Hesione splendida (Zizare gorri handia)
2-Amphitritides gracilis
(Zizare
garro luzeekin)
Moluskoak:
1-Acantochitona fascicularis (Lapa artikulatua
ileekin)
2-Lepidopleurus cajetanus (Lapa artikulatua ilerik gabe )
3-Haliotis tuberculata Itsas belarria
4- Nasarius
reticulatus (Maulio karroineroa)
5-Tais hemaestoma (Inbasora aho
gorriarekin)
6-Monodonta lineata Maulioa (gure inguruan jaten dana)
7-Gibbula
umbilicalis Zulotxoa duen maulioa
8-Ocenebra erinacea Nahiko karratua da
9-Calliostoma zizipillum Gorria da
10-Tremenia hians Bibalboa bieira moduan mugitzen dena
11-Octopus vulgaris Olarrua Zumaian=olagarroa
Molusko
“nudibrankioak”:
1-Berthella
aurantiaca
(Laranja da eta brankiak alboan
ditu)
Ekinodermoak:
1- Paracentrotus lividus Ostarrena Zumaian=itsas trikua= Itsas lakatza Mutrikun
2-Sphaerechinus
granularis Ostarrena=itsas trikua
3-Holothuria
tubulosa Itsas zakila
4-Martastherias glacialis Itsas izarra
5-Ophiothrix fragilis (Izar antzekoa iletsua )
6-Ophioderma longicauda (Izar antzekoa , baina ilerik gabe)
7-Asterina gibbosa Kapitain izarra
Arraiak:
1-Gobius
cobitis Mustoa (azpian bentosa garatu du)
2-Parablennius
pilicornis Kabuxa
(adartxua begi gainean eta likotxua)
3-Lepadogaster
candollei Candollei lepatia (bentosa oso garatua du)
4-Lepadogaster lepadogaster Ahate
lepatia
(bentosa, adarrak eta begi faltsu urdunak ditu)
5-Scorpaena scrofa Gomexa Zumaian/Itsas
kabra
6- Nerophis lumbriciformis Itsas zaldien familikoa
Hauek denak ikusi ondoren, bizidun guztiak uretara bueltatu genituen eta bukatu genuen igandeko irteera.
Berton atera genituen argazki bilduma:
Galatea squamifera
Clibanarius erythropus
Pachygrapsus marmoratus
Anemona
Marrubi aktinia
Paracentrotus lividus
Lepadogaster candollei Lepadogaster lepadogaster
Bizidun gehiago ere ikusi ditugu baina ikusten den moduan denon artean mota asko aurkitu daitezke.
Hurrengoan, zerk harrituko gaitu?
Laster arte!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.