2016(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

ZARAUZKO XVIII ASTRONOMIA ASTEA 2016. urtea

Aurten ere, urtero bezala, hemen dator Arkamurka Natur Elkarteak antolatu duen Astronomia Astea.
Ohikoa denez, hitzaldi eta ekitaldi interesgarri ugari dakartza eta, inoiz baino gehiago, xurgatu nahi zaituztete.


Zatozte bada Arkamurka Natur Elkartearen eskutik zurrunbiloan barrena; harat eta honat bidaiatuko zarete eta hainbat gauza ikusi eta ezagutuko zuen txundigarri izango direnak.
Zuen esperoan gauzkazue abiatzeko prest...
Laster arte.

Apirilak 12, asteartea

Zulo Beltzak eta Uhin Grabitazionalak
Ander Gonzalez de Txabarri (UPV/EHUko ikaslea)
Iñigo Elorza (Arkamurka Natur Elkarteko kidea)

Zulo beltzak unibertsoan aurkitu ditzakegun gorputz harrotzenak dira.Bertan, muturreko egoera fisikoak daudenez, gure lege fisikoen ezagutza zalantzan jartzen da. Zulo beltzak ikertzeko, Einsteinen Erlatibitate Teoria dugu alde batetik eta Mekanika Kuantikoa bestetik. Bi ikuspegi hauek kontrajarriak dira ordea. Arazo hauek azalduko ditugu hitzaldi honetan.
Honez gain, zulo beltzek eta beste zenbait gorputzek sortzen dituzten uhin grabitazionalak ere aztertuko ditugu.




Apirilak 13, asteazkena

Zeru Sakonean
Miren Karmele Gomez Garmendia
Iruñeako Planetarioko kidea

Iruñeako Planetarioak egin berri duen produkzio berria ekarriko digu eta horren harira, zeru sakonean aurki daitezkeen fenomenoei buruz hitzegiteko aukera izango dugu. Produkzio berriak “Deep Sky” izena du. Museos Científicos Coruñeses eta Parc Astronòmic del Montsec-eko planetarioen lankidetza izan du eta hainbat persona eta eragilen lankidetza. Bertan bildu dituzte orain arte jasotako irudirik hoberenak eta fenomeno horiek azaltzeko teoriarik berrienak.
Miren Karmele Gomez Garmendia Iruñeako Planetarioko pedagogia eta produkzio departamentuan egiten du lan eta berak azalduko dizkigu ikuskizun berri honen inguruko xehetasun guztiak, lanei buruzkoak eta baita zeru sakonean gertatzen diren fenomenoen ingurukoak ere.
Informazio gehiagorako, ikus honako esteka honetan:




Apirilak 14, osteguna

Eguzki Sisteman zehar bidaiatzen
Zer topatuko genuke Eguzkitik Oort-en hodeirainoko bidean?
Naiara Barrado-Izagirre
UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea

Laburpena:
Eguzki sisteman pentsatzen dugunean burura etortzen zaigun lehenengo gauza planetak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Batzuek Plutonengan ere pentsatuko duzue eta bere planeta nanoen familian. Eta ezin ahaztu astro erregea, Eguzkia. Baten batek agian satelite naturalengan ere pentsatuko du,esaterako, Lurraren Ilargia edota beste planeta batzuenak (Fobos, Europa, Titan,…). Baina Eguzki sisteman badago gauza gehiago, adibidez asteroideak eta kometak. Gorputzezberdin guzti hauek ezaugarri komun bat dute, Eguzkiaren eremu grabitatorioaren barnean daudela eta horregatik higitzen dira higitzen diren moduan.
Hala ere, badira oraindik Eguzki Sistemari buruz ezagutzen ez ditugun misterio asko, esaterako, existitzen al da azkenaldian hain aipatua izan den X planeta, Eguzki sistemako bederatzigarren planeta izango litzatekeena?




Apirilak 15, ostirala

Atera etekin handiagoa zure teleskopioari
Alfredo Sayalero eta Ander Souza
Arkamurka Natur Elkarteko kideak

Gutako askok etxean badaukagu teleskopioren bat, handia edo txikia, baina ez dugu asko erabiltzen. Akaso noizbait erosi genuen edo oparitu ziguten eta ez dakigu egoki nola montatu behar den edo berarekin zer egin dezakegun. Hitzaldi edo taller honetan teleskopio batek nola funtzionatzen duen esplikatuko dugu eta zuk zeuk etxean daukazun horri nola atera etekin handiagoa eta hobea. Zer egin dezakegu teleskopioarekin? Ba al ditu nik ezagutzen ez ditudan aukera gehiago? Argazki kamera bat jar al dakioke? Eta zer egin dezaket horrekin? Arkamurkaren aretoan bertan azalpenak ematen eta teleskopioak montatzen saiatuko gara.




Apirilak 16, larunbata

Eguzki behaketa eta Gau behaketa
Arkamurka Natur Elkarteko kideak

Eguraldia lagun badugu, bi behaketa egingo ditugu: eguerdian Eguzki behaketa Munoan eta iluntzean gau behaketa Santa Klara Konbentuaren atzeko parkean (Salberdin). Bertan Arkamurka Natur Elkarteko kideak izango dira ikusitakoak azaltzeko eta hurbiltzen direnei zalantzak argitzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.