Pagoeta
Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natura-Elkarteak elkarrekin
antolatzen dugun irteerak Arantzara eramango gaitu aurten. Inguruko
basoak eta errekak ikusteko aukera izango dugu bertan, eta paisaiaz
gain, bertako natur ondareaz gozatuko dugu. Pagadiak, baso mistoak,
eta belardiak izango ditugu ikusgai. Eta tartean, arreta jarriko
diogun zuhaitz berezia: xarma. Urria da zuhaitz hau Euskal Herrian,
eta zergatiak azaltzen saiatuko gara.
Mendian
ez ezik, haranean sartuta ere izango dugu zer ikusi. San Juan Xar
bisitatuko dugu, erreka zoragarria gurtzen duen otoitz lekua.
Erreka
ertzeko landarediak inguratuta dago txoko polit hori, eta leku
bikaina da horrelako ekosistemen ezaugarriak aztertzeko. Igandeko goiz bueltan Nafarroako txoko eder hori ezagutzeko aukera izango dugu. Beti bezala, mendiak ibiltzeko ez ezik, ikasteko ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz.
Distantzia;
7,5 km inguru
Igoera
akumulatua: 100m. inguru
Jaitsiera
akumulatua: 250m. inguru
Zailtasuna:
Ez du zailtasun teknikorik
Izena
ematea: Mendizabal kinkila-dendan azaroaren 20a bitarte
Irteera:
Goizeko 7:30etan Agoueseneko biribil-gunetik
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.