Azken 36 urteetan bezala aurten ere Arkamurka natura taldeak natura astea antolatu degu Zarautzen, Alberto Lejardiren hitzaldi batekin natura asteari hasera eman zitzaion astelehenean eta jarraian Iñurritzako biotopoaren egoerari eta Foru Aldundiak dituen proiektuei buruz Jon Zulaikak azalpenak eman zizkigun asteartean. Asteazkenean berriz Irati Epelde Arkamurkako kideak Zarauzko hondartzaren gorabeherak izan zituen hizpide, eta ostegunean Perretxikoak hondartzetan ere bai? izeneko hitzaldia eskaini zigun Jose Luis Terések. Hitzaldietara jende multzo polita etorri da eta eztabaida interesgarriak izateko baliatu denez hori beti aberasgarria izaten da.
Bestalde, asteburuan erakusketak ere izan dira. Batetik, larunbat goizean perretxiko sailka-tzeari buruzko lanketa izan zen berdura plazan, sailkatutako perretxiko horiekin igandeko erakusketa osatzeko, eta lehen solairuan berriz, onddoen mundua izan zen ikusgai.
Hainbeste ekitaldiz osatutako astea osatzeak, buruhauste eta lan ugari izaten du atzetik eta horregatik Akamurkako taldekide zein laguntzaileei mila mila esker hau guzia aurrera ateratzeko laguntza eman duzuen guziei. Aupa zuek!!!
Andoni Ruiz Etxeberriak Natura astean zehar atera dituen argazki sorta bat duzue behekaldean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.