2015(e)ko irailaren 1(a), asteartea

Organbidexkako irteerari buruzko kronikatxoa

Organbidexka lepoan eta inguruetan egindako bidaian ikusitako zerrenda doakizue hemen
1-Arrano txikia (zalantzakoa oso gaizki ikusi genuen)
2-Arrano arrantzalea
3-Arrano sugejalea
4-Arrano beltza
5-Zapelatza
6-Liztor jalea
7-Miru gorria
8-Miru beltza (nahastutako taldean miru gorriekin)
9-Belatza
10-Zuhaitz belatza
11-Belatz gorria
12-Gabiraia
13-Mirotz urdina  (Ar bat ikusi genuen)
14-Mirotz zuria (Eme asko zeuden eta oso zailak dira bereizten, guk ez genuen bereiztu)
15-Sai arrea
16-Sai zuria
17-Belea
18-Erroia
19-Belatxinga mokogorria
20-Belatxinga mokohoria
21-Buztanzuria
22-Okil berdea
23-Garraztarroa
24-Berdantza horia
25-Enara arrunta
26-Enara ipurzuria  

Jakako ornitologia taldeko bi kide ere elkartu ziren Arkamurkokoekin batera, eta Aitor Leizaren esanetan oso gustura alde egin zuten. Paraje berriak ezagututzeaz gain, Arkamurkako kideekin asko ikasteko aukera eduki zutelako.
Bitxikeri moduan, belatz handia eta bi belatz gorri elkar jolasean edo ehizatu nahian ikusi ziren, oso ikuskizun polita benetan. Gora eta gora, ondoren pikauan jeisteko kolpe eginaz belatz gorriei, baina bi zirenez ondo defendatzen ziren.
Irteerara joandakoen artean 
Andoni Ruiz, Pello Izkeaga, Aitziber Sarobe eta Aitor Leiza. (Arkamurka) izan ziren eta Aragoitarrak berriz  Salome eta Angel Lopez “Cani” (Grupo de ornitología de la Jacetaniakoak biak)

Bi aurrenak Belatz gorriak, hirugarrena Miru gorri bat. Hurrengoan, Mirotz bat goian eta behean Miru gorria. Belatxinga moko horiak Errozate mendian, eta azkeneko argazkian, Arkamurka taldeko behatzaile bat.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.