Pagoeta mendizale elkartearekin batera iparraldeko Urtsuia mendira egindako irteeraren kronikatxoa duzue honako hau;
Andoni Ruiz Urtsuia gainean taldekideei inguruari buruzko azalpenak ematen.
Gneiss harrokaz osaturik dago Urtsuia ingurua. Proterozoiko bukaeran, hau da, horain dela 545 milioi urte inguru Ursuian lurrazaleratu zela kalkulatzen da. Urtsuia sortu zenean ez ziren existitzen inon gaur egunean ikus ditzakegun animalia eta landareak. Itsasoko arrainak ibili ahal ziren Urtsuian eta hegaztiak ez. Martxel Aizpuruak dionez, gaur eguneko zuhaitzen gainako altuera edukiko zuten garo motak omen ziren garai hartan.
Irteera hau prestatzerakoan "etengabeko aldaketa"nabarmendu nahi izan da, alegia, Urtsuia ingurua sortu zenean Penintsula iberikoa ez zegoela orain dagoen tokian. Behekaldeko irudi hauek baliatuz Martxel Aizpuruak eta Andoni Ruiz-ek ederki adierazi zizkiguten Urtsuia inguruan milioika urteetan zehar izan diren aldaketak.
Euskal herriko ekialdeko iparraldeko isurialdeko estaiak, gaur egun alturaz altura ze baso mota osatzen zaizkigun gure mendietan
Larre edo belardietatik hasi eta zuhaitzez osatutako basoa egin arteko seriea zein den ere ederki adierazi zigun Martxel Aizpuruak
Urtsuia mendia igotzen hasi berritan
Urtsuia mendian gora larre artean
Urtsuia medi tontorrean taldekideak adi adi Andoni Ruizen azalpenak entzuten.
Mokadu bat jateko atzedenalditxo bat egiten.
Mokadu bat egiteko geldialdia ere ondo aprobetxatu genuen. Taldekideren batek listor Asiatiko (Vespa velutina) bat aurkitu zuen aitzakian Martxel Aizpuruak ederki azaldu zizkigun espezie honen nondik norakoak.
Urtsuia menditikan behera autobuserako bidean.
Bukatzeko nola ez Juantxo Unzueta eta Jon "Tente"ri esker beroenak, elkarren artean aurrez ederki asko antolatutako ibilbidean barrena besteoi gozatzeko aukera eskaintzearren.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.