Belarditik basorako tranzizioa; Ohitura dugunez, gure urteko azken mendi irteera Pagoeta mendizale elkartearekin batera antolatzen dugu. Aurten ere asmo berdinakin gabiltza eta antolatu dugun goiz buelta, didaktikoa, Iparraldera izango da, konkretuki Ursumendi ingurura. Belarditik basorako tranzizioa gaia hartuta, bi ibilbide ezberdin proposatzen ditugu martxa egiteko. Ibilbide luzeak 9,5 km ditu eta motzak berriz 7,5 km. Bi ibilbidetan Arkamurkako lagunekin joango gara bainan ibilbide luzean Ursumendi tontorrera igoko gara eta motzean berriz ez. Gailurretik jaitsita bi taldeak elkartuko gara hamaiketakoa egiteko eta azkenengo azalpenak entzuteko. Ondoren falta diren bi kilometroak elkarrekin egingo ditugu.
Azaroak 23, goiz buelta Iparraldera
Irteera: Goizeko 7:30ean Agouseneko biribilgunetik
Itzulera; Eguerdiko 14:30 alderako
Distantzia; Ibilbide luzeak; 9,5Km eta motzak; 7,5km
zailtasunik gabeko irteera. Hamaiketakoa Pagoeta Mendizale elkarteak jarriko du.
Izen hematea; Mendizabal kinkiladendan, Azaroak 21a (ostirala) bitartean.
Urtsuia inguruak.
Gure bizitzaren luzera edo gure memoria
historikoa hutsaren hurrengoak dira geologiako gertakizunekin
alderatzen baditugu. Argazki finko baten ikuspegia dugu munduarekiko.
Baina dena da aldatzen eta hemendik 200 milioi urtetara dena izango
da ezberdin, orduan gizakia izan ala ez izan.Irteera hau prestatzeko eskatutakoan
“etengabeko aldaketa” nabarmendu nahi izan da, alegia, Urtsuia
sortu zenean Penintsula Iberikoa ez zegoen orain dagoen tokian;
Urtsuia sortu zenean ez ziren existitzen inon gaur bertan ikus
ditzakegun animalia eta landareak. Itsasoko arrainak ibili al ziren
Urtsuian eta hegaztiak ez?
Gure gaurko ikuspenetik, gure gertuko
historiari begiratuta, erraz uler dezakegu zergatik dauden orain
larreak Urtsuian lehen pagadia zen tokian. Norantz jotzen dute
etengabe larreek? Zergatik?
Lehena, oraina eta geroa ikusiko dugu
Urtsuian. Esna etorri!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.