Hilero egiten degun bezala, atzo Getariako San Anton lurmuturretik itsas hegazti eta zetazeoak behatzen eta zenbatzen ibili ginen Arkamurkako zenbait kide. Izurde eta zetazeoak lehorretik aukeran urruti xamar pasatu ziren bainan atzo gaina ikusitako egunik behin ere ez degu izan RAM en. Arrain sardak ikeragarriak ikusten ziren, lehorretik begiratuta berdela saltoka, itsasoa irakiten ariko balitza bezala ikusten zen eta beraien inguruetan izurde edo zetazeoak non nahi zituztela. Gehienak Izurde arruntak eta mularrak baziren ere beste zetazeo espezie batzuk ere bazebiltzan tartean bainan hauek zihurtasun osoz bereizteko gai izan ez ginenez zetazeo bezala jartzea onena. Bestalde gaur jakin det bi itsas biologo, hau da Xulio Valeiras eta Salvador Garcia Zarauztik mila batzuetara ikerketarako itsasontzi batean itsasoratuta daudela eta beraien bitartez baieztatu ahal izan degu ingurua heundaka eta ehundaka zetazeoz beterik dagoela.
Arkamurkako kideak itsasoari begira zetazeoak zenbatzen
Atzoko RAM eko emaitzak
Cabo San Antón - Getaria (Esp)
Sabado, 5 abril 2014
Periodo de conteo: 9:00 - 12:00 Tipo conteo: seawatch Tiempo: viento Sur 1, Estado de la mar muy buena. Observadores: Juantxo Unzueta, Pello Izkeaga, Asier Aldalur, Aitzol Kortajarena, Nerea Pagaldai |
O | E | O | E | ||||||||||||||||
Alcatraz atlántico | 17 | - | Delfín común | 15 | - | ||||||||||||||
Tarro blanco | 10 | - | Delfín mular | 34 | - | ||||||||||||||
Alcarao | 4 | - | cetacea sp | 155 | - | ||||||||||||||
Cormoran grande 4 Cormoran moñudo 9 sobre el terreno Total: 235 Individuos, 6 Especies, 3:00 horas Negrita = observación destacable (specie poco común, rara o en número elevado) |
Comentario: En el apartado de los cetáceos, solo se han anotado el total de las aletas avistadas en la superficie de la mar, los expertos dicen que por cada aleta observada en la superficie puede haber muchísimos mas debajo del agua. |
Gipuzkoako kostaldean itsas hegazti batzuk kabietan sartuta daude, argazkiko hontan Ubarroi (Phalacrocorax aristotelis) mottodun bat ikusi dezakegu. Pertsona askoek Ubarroi mottoduna ubarroi haundiarekin ez du bereizten bainan aipatu behar da dagoenekoz ubarroi haundi ( Phalacrocorax carbo) gehienak joan direla kumatzera hemendik Europa ipar aldera eta orain hemen geratzen zaizkigun bakarrak Ubarroi mottodunak direla. Udaberrian hemen geratzen den hau ez da ibaietara Ubarroi haundiak bezala sartzen baizik eta kostan bakarrik ikusi dezakegu.
Kaio hanka horiak ere kabiak egiteko kolonietako beraien lekuak ederki ari dira babesten.
Behekaldean ikusiko dituzuen argazki hauek RAM ean lehorretik itsasora distantzia izugarrira ateratako argazkiak dira eta horregatik argazkiak oso txarrak dira bainan ala ere aletan diseinua ikustearren jarri ditut. Bertatik noski teleskopioen laguntzaz askoz ere hobeto ikusten genituen. Lehen bi argazkietan dagoen marra beltz horietan arrain sardak ikusten dira eta beheragokoetan zetazeoen bizkarraldeak,
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.