2014(e)ko urriaren 25(a), larunbata

Zarauzko perretxiko erakusketa eta ZIZAMET bideoa

  Urriaren 26an, igandea. Urtero bezala Perretxiko-erakusketa izango degu Merkatu plazan, Kontsultarako txokoa eta Txoko didaktikoa ere izango da bertan eta berau girotze aldera bideo eder hau doakizue, bere izen burua ZIZAMET da.
Arkamurka taldearen izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Oroitz eta Mikeli, bideo hontan antzeztu duten lan bikainagatik eta Hodei Unzuetari bideo hau aurrera ateratzeko egin duen ahaleginagatik.

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

XXXV. Natura-astea eta perretxiko-erakusketa

Urtero urrian egin ohi dugun eran, aurten ere perretxiko-erakusketa egiteko asmotan gera Arkamurka taldekoak. Dena dela, aurtengoan zenbait aldaketa ekarri nahi ditugu, ez dadin “betiko” erakusketa izan: beste ikuspegi batetik abiatu eta bide berria jorratzen hasi. Hogeita hamabost urte pasatuta ere berrikuntzarako indarra eta gogoa dugula, alajaina!
Arkamurkako kideak Natura asteko erakusketarako panelak eta abar prestatzen lokalean.
Alde horretatik, igandeko erakusketakoa perretxiko-bilduma izan ordez, perretxikoak beren habitat edo bizilekuen arabera antolatu eta sailkatuko ditugu, eta perretxiko mota asko erakusteari baino indar handiagoa emango diogu landare eta onddoen arteko lotura erakusteari. Arkamurka Natura-taldekoek erakusketa honekin bide berria ireki nahi dugu: perretxikoen aniztasuna erakusteaz gain, onddoek naturan betetzen dituzten funtzioak erakutsi, edo, beste era batera esanda, perretxikoak bildu eta jateko gutiziatik onddoen mundua hobeto ezagutzeko irrikara pasatzea du helburu.
Golindo Natur astearako prestatu ditugun panelak errepasatzen.
Aurtengo beste aldaketa bat merkatu-plazako goiko solairuan jarriko dugun erakusketa izango da. Hogeita hamahiru horma-irudiren bidez onddoen mundua erakusten saiatuko gara: zer den perretxikoa, nolako erlazioak dituzten gainerako bizidunekin, nola moldatzen diren bizi eta ugaltzeko, zein habitatetan bizi diren, zein diren habitat bakoitzeko perretxiko ohikoenak… Erakusketa aste eta erdian egongo da ikusgai, lasai-lasai eta patxadaz ikusi nahi duenarentzat.
Bestalde, erakusketaz gain, azken urteetan egin ohi dugun eran, Natura-astea antolatu dugu urriaren 20tik 26ra bitartean.
Horrelako erakusketa bat antolatzeak urte osoko lana dakar atzetik.
Laburtuz, hauexek dira antolatutako ekitaldiak (denak arratsaldeko 20:15ean):

· Urriaren 20an, astelehena. Erakusketaren bisita gidatua

· Urriaren 21ean, asteartea. Hitzaldia: Onddorik gabeko mundua imajinatzen.

Hizlaria: Esti Sarrionaindia (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).


· Urriaren 22an, asteazkena. Hitzaldia: Aranzadi Elkarteko Mikologia Saileko lanen azalpena: helburuak eta egoera

Hizlaria: Josefo Teres (Aranzadi eta Arkamurka Elkarteetako kidea).


· Urriaren 23an, osteguna. Hitzaldia: Onddoen kontserbazioa: etorkizun hurbileko erronka

Hizlaria: Isabel Salcedo (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).


· Urriaren 25ean, larunbata. Perretxiko-sailkatzea

· Urriaren 26an, igandea. Perretxiko-erakusketa. Kontsultarako txokoa. Txoko didaktikoa

· Urriaren 20tik urriaren 31ra Onddoen  mundua erakusketa merkatu-plazako goiko solairuan. 

2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

Arkamurkakoak Itsaso zabalera zetazeo eta itsas hegaztien atzetik

Larunbatean Arkamurkako taldekide batzuk itsaso zabalera zetazeo eta itsas hegaztiak behatzera irten ginen. Kutxus eta Oier itsasontziko patroi hartuta irteera Zumaiatik egin genuen eta bertan Aitor Leiza, Oroitz Unzueta, Josu Amilibia eta Asier Aldalur elkartu ginen. 25 milletara iritsi arteko 3 orduak oso entretenigarriak izan ziren, itsas hegazti eta izurde talde politekin topo egin genuelarik bainan behin kantauri itsas azpian aurkitzen den plataforma kontinentaletik aldendu ahala nabarmen egin zuen behera itsas hegazti eta zetazeoen kopuruak. Bainan gure asmoa baleren (Balaenoptera physalus) bat ikustea zenez, 36 milletaraino irten ginen nahiz eta sorterik ez izan zeregin horretan, gainera haize eta itsasoaren egoera aldatzen hasi zela ikusita buelta hartzea erabaki genuen etxeruntz. Bueltakoan itsasoaren egoera asko gaiztotu zen eta berarekin batera berriro 5 bat milletara gerturatu arte hegaztiak ere ezkutatu egin ziren. Dena den kantitatea baino barietatea haundiagoa izan zen eta behekaldean doakizue irteeran egin genituen 10;30 ordu eta 72 milletan zehar ikusitako spezie zerrenda osoa. 

-Gabai balearrak, Pardela baleares (Puffinus mauretanicus); 14, denak lehen 5 milletan.

-Gabai ilunak, Pardela sombrías (Puffinus grisseus) ;55,denak kanatilaren inguruan 10 milla inguruan

-Gabai haundiak, Pardelas capirotadas (Puffinus gravis); 79 hauek ere kantilaren inguruan denak

-Zangak, Alcatrazes (Morus bassanus); 103 ibilbide denean antzeko kopuruak ikusi ziren.

-Marikoi isats bihurriak, Pagalos pomarinos (Stercorarius pomarinus); 2 ak kantilaren inguruan.

-Marikoi haundiak, Pagalos grandes (Stercorarius skua);8 ale denak sakabanatuta kantil arteko bidean.

-Marikoi isats laburra, Pagalo parasito (Stercorarius parasiticus);1, puerto inguruan, gure itsasontzia jarraitzen ari ziren kaioei arraiak lapurtzera etorri zen.

-Mendebal txori mokolodia, Falaropo pico grueso (Phalaropus fulicarius); 1, Zumaiatik 5 milletara.

-Ekaitz txori haundiak, Paiño de Leach (Oceanodrama leucorhoa); 5 ak kantilaren ondoren eta sakabanatuta ale bakarrak.

-Lertxun hauskarak, Garza real (Arderea cinerea); 2, Zumaiatik 20 milletara.

-Lertxuntxo txikiak, Garceta común (Egretta garzetta); 2, baita ere 20 milletara.

-Mokozabalak, Espátula común, (Platalea leucorodia); 1, Zumaiako kaia bertan hegan.

-Sabine antxetak, Gaviotas de Sabine (Xema sabini); 10, 8 ko talde bat eta beste bikote bat, Zumaiatik 25 milla ingurutara.

-Antxeta txikia, Gaviota Enana (Hidrocoloeus minutus); 1, Zumaiatik 32 milletara.

- Kaio hankahori eta kaio ilunak, Gaviotas patiamarillas y sombrías (Larus michahellis/ Larus fuscus); Lehen 5 milletan asko gero batere ez.

-Hegaxabalak, Alondras, (Alauda arvensis); 78, pasa eta pasa ari ziren eta kontatzea utzi nuen.

-Paseriformeaks/p; Buztanikarak, Negu txirtak, Txioak eta abar. Mosquiteros, Lavanderas, Bisbitas etc. Egun osoan zehar pasa eta pasa egon ziren.

- Zetazeoei dagokionez izurde arrunt (Delphinus delphis) ugari ikusi genituen, denara 4 multzo ezberdinetan banaturik. Lehenbizikoa Zumaiatik 5 milletara ikusi genuen eta 20 bat ale inguruko multzoz osatua zegoen, bigarrena 15 milletara eta hau 200 ale inguruz osatua zegoen, 3 garrena handik 10 minutura eta agian multzo berdinekoa izan zitekeen, laugarrengoa berriz etxe aldera bueltan gentozela 20 bat milletara. Arraiei dagokionez atalo batzuk eta arrai hegalari bat ere ikusi genituen.

Argazki denak Josu Amilibia, Aitor Leiza eta Asier Aldalurrek ateratakoak dira.
Behekaldean Zumaiako kaian itsasora irten aurretiko prestakuntzakin bukatzen.
Eguzkia irten aurretiko argazki bat, euskal kostaldea atzean uzten ari geralarik.
Euskal kostaldean eguzkia irten berritan.
Segidan izurdeak azaltzen hasi ziren eta ondorengo argazki sorta hontan azaltzen diren denak izurde arruntak (Delphinus delphis) dira.










Itsasontzi muturrera askotan etortzen ziren gurekin jolastera, Oroitzek ere ederki gozatu zuen beraiekin.
Eguzkia irten ahala itsas hegazti eta zetazeoak asko ugaritu ziren

Zangak, Alcatrazes (Morus bassanus); denera 103 ikusi genituen eta ibilbide denean antzeko kopuruak ikusi ziren. Beltz kolorea aurten jaiotakoa izango litzateke eta kolore zuria hartu ahala geroz eta helduago da 4 garren urtean guztiz heldua izan arte. Ondoren argazki batzuk.











Marikoi isats bihurriak, Pagalos pomarinos (Stercorarius pomarinus); 2 ak kantilaren inguruan ikusi genituen. Ondoren argazki batzuk.







Marikoi haundiak, Pagalos grandes (Stercorarius skua); 8 ale ikusi genituen eta denak sakabanatuta kantil arteko bidean azaldu ziren.



Marikoi isats laburra, Pagalo parasito (Stercorarius parasiticus);1 ikusi genuen Zumaiako puerto ingurura iristen ari ginela, gure itsasontzia jarraitzen ari ziren kaioei arraiak lapurtzera etorri zen. Ondorengo argazki txiki hontan goikaldean azaltzen den hegaztia da.

 Gabai ilunak, Pardela sombrías (Puffinus grisseus) ;55,denak kanatilaren inguruan ikusi genituen, lurretik10 milla ingurutik aurrera. Ondoren argazkiak.



Gabai haundiak, Pardelas capirotadas (Puffinus gravis); 79 hauek ere kantilaren inguruan ikusi genituen denak. Kostaldera ez dira asko gerturatzen hauek. Ondoren argazkiak.



Gabai balearrak, Pardela baleares (Puffinus mauretanicus); 14, ohikoa den bezala denak lehen 5 milletan zebiltzan hauek. Ondoren argazkiak.







-Lertxun hauskarak, Garza real (Arderea cinerea) eta Lertxuntxo txikiak, Garceta común (Egretta garzetta); elkarrekin hegan kostaldetiktik 20 bat milletara itsaso zabalean pasean hegan.

Mendebal txori mokolodia, Falaropo pico grueso (Phalaropus fulicarius); 1, Zumaiatik 5 milletara, oraindik oso argi gutxi zegoen eta ez zen errexa izan argazki fundamentuzko bat ateratzea. Itsaso zabalean bizi den eta ikusteko batere erraxa ez den limikolo bakarra degu hau.
Sabine antxetak, Gaviotas de Sabine (Xema sabini); Denera 10. 8 ko talde bat eta beste bikote bat, Zumaiatik 25 milla ingurutara ikusi genituen hauek. Oso itsastiarrak dira antxeta hauek eta beraiek ikusi ahal izateko itsaso zabalera irten beharra dago. Ez dira kostara gerturatze zaleak.

Zumaiara gerturatzen ari giñen bezala kaio hankahori eta kaio ilunak (Larus michahellis/ Larus fuscus) itsasontzi atzera asko gerturatu zitzaizkigun.









Egun pasa ederra egin ondoren Zumaiako kaiara gerturatzen.




Bukatzeko Arkamurkan partetik eskerrak eman nahi dizkiogu Kutxus eta Oierri itsasontzia gurekin partekatuz eskaini ziguten egun ederragatik.