Urtero urrian egin ohi dugun eran, aurten ere perretxiko-erakusketa egiteko asmotan gera Arkamurka
taldekoak. Dena dela, aurtengoan zenbait aldaketa ekarri nahi ditugu, ez dadin
“betiko” erakusketa izan: beste ikuspegi batetik abiatu eta bide berria jorratzen
hasi. Hogeita hamabost urte pasatuta ere berrikuntzarako indarra eta gogoa
dugula, alajaina!
Arkamurkako kideak Natura asteko erakusketarako panelak eta abar prestatzen lokalean. |
Alde horretatik, igandeko
erakusketakoa perretxiko-bilduma izan ordez, perretxikoak beren habitat edo
bizilekuen arabera antolatu eta sailkatuko ditugu, eta perretxiko mota asko
erakusteari baino indar handiagoa emango diogu landare eta onddoen arteko lotura
erakusteari. Arkamurka Natura-taldekoek erakusketa honekin bide berria ireki
nahi dugu: perretxikoen aniztasuna erakusteaz gain, onddoek naturan betetzen
dituzten funtzioak erakutsi, edo, beste era batera esanda, perretxikoak bildu
eta jateko gutiziatik onddoen mundua hobeto ezagutzeko irrikara pasatzea du
helburu.
Golindo Natur astearako prestatu ditugun panelak errepasatzen. |
Aurtengo beste aldaketa bat
merkatu-plazako goiko solairuan jarriko dugun erakusketa izango da. Hogeita
hamahiru horma-irudiren bidez onddoen mundua erakusten saiatuko gara: zer den
perretxikoa, nolako erlazioak dituzten gainerako bizidunekin, nola moldatzen
diren bizi eta ugaltzeko, zein habitatetan bizi diren, zein diren habitat
bakoitzeko perretxiko ohikoenak… Erakusketa aste eta erdian egongo da ikusgai,
lasai-lasai eta patxadaz ikusi nahi duenarentzat.
Bestalde, erakusketaz gain, azken
urteetan egin ohi dugun eran, Natura-astea antolatu dugu urriaren 20tik 26ra
bitartean.
Horrelako erakusketa bat antolatzeak urte osoko lana dakar atzetik. |
Laburtuz, hauexek dira antolatutako
ekitaldiak (denak arratsaldeko 20:15ean):
· Urriaren 20an, astelehena. Erakusketaren bisita gidatua
· Urriaren 21ean, asteartea. Hitzaldia:
Onddorik gabeko mundua imajinatzen.
Hizlaria: Esti Sarrionaindia (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).
· Urriaren 22an, asteazkena.
Hitzaldia: Aranzadi Elkarteko Mikologia
Saileko lanen azalpena: helburuak eta egoera.
Hizlaria: Josefo Teres (Aranzadi eta Arkamurka Elkarteetako kidea).
· Urriaren 23an, osteguna. Hitzaldia:
Onddoen kontserbazioa: etorkizun
hurbileko erronka.
Hizlaria: Isabel Salcedo (EHUko Mikologiako irakasle eta ikertzailea).
· Urriaren 25ean, larunbata. Perretxiko-sailkatzea
· Urriaren 26an, igandea. Perretxiko-erakusketa. Kontsultarako
txokoa. Txoko didaktikoa
· Urriaren 20tik
urriaren 31ra Onddoen mundua erakusketa merkatu-plazako goiko
solairuan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.