Arkamurkaren sailik
zaharrena da, elkartean mikologiak eman zion hasiera. Urtero
perretxiko-erakusketa antolatzen da, eta ekintza hau da talde
honentzat tradizioa bihurtu den Natur astearen ardatza. Onddoen
erreinuari buruzko dibulgazio-lana egitea da erakusketa horren
helburua.
2009.urtean- urola kostako
perrretxikoen liburu osatu eta bikaina argitaratu zuten 30 urteko
bilakaera biribiltzeko. Bide horretan Aranzadi zientzia elkartea izan
dute lagun, eta haien laguntzarekin hamaika ikerketa burutu ditugu,
munduarentzat berri diren hainbat onddo deskubrituz.


