2025eko irailaren 7ko ilunabarrean, ilargi eklipse oso bat ikusteko aukera izango degu Euskal Herrian eguraldia lagun izan ezkero. Eklipsearen behaketa begi hutsez egin daiteke, ez dago inolako arriskurik eta ez da tresna berezirik behar.
Ilargia erabat eklipsatuta aterako da; beraz, fase osoaren amaiera ikusiko da, baina ez hasiera. Eklipse osoan zehar, ilargia ez da erabat ilun egongo, tonu gorrixka hartuko du, Lurreko atmosferak desbideratzen duen eguzki-argiaren zati bati zor zaio hori.
Hogeigarren mendeko bigarren erdialdeaz geroztik, Sputnik 1 satelitea orbitaratu zenetik alegia, teknologia espazialak eraldaketa handiak bizi izan ditu, azken urteotan bereziki. Honek hamaika aukera sortu ditu hainbat alorretan. Lurraren ikuskatzearen inguruan, inoiz baino satelite gehiago orbitaratu dira azken hamar urteetan; eta hauek, adimen artifizialaren aurrerapenak direla medio, geure planetaren ulermen sakonagoa izatea ahalbidetu dute.
Helburuaren arabera, sateliteek ezaugarri desberdinak dituzte. Besteren artean, orbitaren kokapenak, jasotzen duten uhin luzerak, duten tamaina eta pisuak, lurra irakurtzeko bereizmen gaitasunak eta abar. Hauen baitan, ingurumenarekin erlazionaturiko aplikazio asko daude eta hainbat dira ikusi eta aztertu ditzakegun fenomenoak: Kanada mendebaldeko suteak, Patagoniako glaziarren eboluzioa, Amazoniako basoen deforestazioa, Europako uholdeak, Afrikako ur masen aldaketak eta sumendi edota kostaldeen dinamikak, esaterako. Aipatutako hauek dira adibidez, mundu mailan hainbat ikerlarik, teknikarik zein analistek sateliteen bitartez jorratzen dituzten gaiak.
Etorkizun jasangarriago bat helburu, planetaren ikuskatze lokal zein globala kontuan izanik, satelite ezberdinen ezaugarriak, hauen aplikazioak eta erronkak izango ditugu hizpide azaroaren 15ean, ostiralean, Arkamurkak Zarautzen duen aretoan arratsaldeko 19:00etan Santa Marina kaleko 2. zenbakiko bigarren solairuan.
Iban Ameztoy Aramendi - Europan zehar ikerketa-zentro desberdinetan ibilia. Ingurumen zientzietan eta teledetekzioan aditua.
Taldearen brruan izaera propioa duen azpitalde honek urtero Astronomia astea antolatzen du udaberrian. Bestalde, inguruko beste hainbat astronomia elkarterekin ditugun harremanei esker, hamaika jardueretan parte hartzen dugu;hitzaldiak, zentroetara bisitak,behaketa-irteerak...