Martxoak 30, asteartea-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldi honetan emakume baten begiradaren bidez gizateriaren eta naturaren arteko oreka hauskorra agerian ikusiko degu. Nazioarteko film zein dokumental onenaren Oscar sarietarako izendatua izan da eta beraz urteko dokumental ikusgarrienetako baten aurrean gaudela esan genezake.
Balkanetako eskualde urrun eta menditsu batean, Hatidze Muratova bere ama gaixoarekin bizi da errepiderik, elektrizitaterik eta urik gabeko herrixka batean. Berak, arroken artean ezkutatuta uzten dituen eskuz egindako saski batzuetan, erleen koloniak hazten ditu. Erritual sekretu bati esker, sortzen duten likido preziatua ez da inoiz agortzen. Babesik eta laguntzarik gabe, erleak lasaitzeko gai da, eztia atera eta hurbilen duen hirian saltzeko.
Familia nomada baten etorrerak, bere furgoneta desartalatua, zazpi seme-alaba urduri eta abere talde batek Hatidze eta bere erleen bakea oztopatzeko bidean jartzen dute. Hasieran, besoak zabalik hartzen ditu, beren maitasuna eta erlezaintza-aholkuak eskainiz. Baina ez da denbora asko igarotzen Husseinek, familia nomadako patriarkak, bere interes komertzialak eztiarekin praktikan jartzen dituen arte. Familiaren nomada honen etorrerak Hatidzeren bakardadea arintzen duen arren, zonaldeko ordena naturalean mehatxua ere eragiten du.
Kaixo!
ErantzunEzabatuDokumentala zein hizkuntzatan izango den jakin nahi dut. Eskerrik asko!
Amaia