2020(e)ko irailaren 18(a), ostirala

ZARAUZKO XXII ASTRONOMIA JARDUNALDIAK

Urtero moduan, bagatoz berriz ere Astronomia Astearekin. Aurtengoan zertxobait beranduago eta murriztuagoa ospatuko dugu, eta “Astea” deitu ordez “Jardunaldiak” deitu diogu. Baina helburua betikoa da: gauza berriak ikusi eta ulertzea. Aurtengoan bi zarauztar ekarri ditugu eta argia pizteko eskatu diegu; ikusi nahi bait dugu, eta urrutira gainera!!


Ander Gonzalez de Txabarri etorriko zaigu lehendabizi irailaren 29an. Modelo Aretoan elkartuko gara 20:15tan eta argiari buruz mintzatuko zaigu, noski! Zer den, ze informazio dakarren eta nola baliatu dezakegun. “Argia argituz” arituko da eta hauxe bere lehenengo argi printza: Historian zehar gizakiak argiari buruz izan dituen ideia eta ezagueren zeharreko bidaia batekin hasiko gara. Ondoren, argi ezberdinen izaera eta ezaugarriei buruz jardungo gara, bai-eta erradiazio hauek astronomian dituzten erabilerei buruz ere.

Ander Gonzalez de Txabarriren hitzaldia
klikatu hemen.


Anderrek irekitako lehioari helduko diogu eta noraino ikusi dezakegun jakin nahi dugu. Zenbateraino handia da unibertsoa? Eta nolakoa? Itziar Garate Lopezek emango digu unibertsoaren neurria bere hitzaldian. “Unibertsoaren eskalak” azalduko dizkigu eta hauxe dio: Unibertso behagarriaren tamaina 10^27m-koa da, kuatriloi bat kilometrokoa. Baina inork ezin du halako neurri bat imajinatu. Gure mundutik kanpora zoom eginez, unibertsoaren egitura eta bertako objetu garrantzitsuenen eskalak ezagutuko ditugu. Baita guzti hori nola sortu zen ere. Streaming bitartez kontatuko digu, internet bitartez alegia. 

Itziar Garateren hitzaldia
klikatu hemen.


Zarauztik eta bi zarauztarren eskutik bidaiatu nahi dugu. Argi printza baten uhinean igota, olatu bat bailitzan, eta urrutira joan. Altxa ipurdiak eta zatozte Modelo Aretora irailaren 29an; eta eseri baita ere ordenagailu edo mugikorarren aurrean urriaren 6an. Aurtengoan bi modutara nahi zaituztegu bidelagun…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.