Otsailak 21an, goizeko 20:00tan Aitor Leizaren eskutik Santoñara irteera izango da. Irteera lekua Zarauzko Arkamurkak Santa Marina 2,2. an duen lokal aurretik izango da. Garai hontan loratzen den (Barlia robertiana) orkidea ikustea izango da helburuetako bat, nahiz eta bestela ere Santoñara joateko sasoi paregabea izan bai hegazti zein dunetako beste landarerietaz gozatzeko. Beraz, eguna bi ataletan sailkatzeko asmoa dago. Goiz partea botanikari eskeiniz eta arratsalde partea ornitologiari.
Irteera norberaren kotxeak erabiliz egingo denez, irteera puntura kotxeekin azaltzea komeni da. Bazkaria ere norberaren kontu joango da.
Donosti aldetik datozenekin goizeko 8;10 etan Arroako peajean geratuko ginateke eta irteerako denak berriro kotxeak elkartrukatzeko 8,15 etan Itziarko peajean geratuko ginateke.
Informazio zeatzagoa nahi izanez gero idatzi Aitor Leizari e-mail honetara; aleiza1@hotmail.com
(Barlia robertiana)
Arratsaldea Santoñan hegaztiak ikusten pasako degu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.