ADECAPek, arma- eta
kartutxo-saltzaileek kontrolpean duten elkarteak Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako foru-aldundiei pagausoa kontrapasan ehizatzeko baimena
eman dezaten eta ‘kontrapasa’ hitza erabili beharrean
‘ehizaldiaren luzapena’ terminoa maltzur erabilita oraintsu
eginiko eskaera dela eta, behean sinatzen dugun talde naturazale eta
kontserbazionistok hau helarazi ahi diogu iritzi publikoari:
- Sarasketa jaunak berak aitortua dio prentsari terminologia horrela erabiltzea azpikeria hutsa dela. Iturria: http://www.elnortedecastilla.es/20130814/local/gobierno-proyecta-ampliar-permiso-201308132018.html. Pasartea: Y eso supondría que en Euskadi se aplicasen los mismos periodos que en el sur de la Península. ¿No es eso contradictorio con la resolución judicial que prohíbe la contrapasa en el País Vasco? Sarasketa sostiene que no, ya que estaríamos hablando de una prórroga para las torcaces y no de un periodo específico para contrapasa. Aunque, en esencia, viene a ser lo mismo.
- Hegaztiak kontrapasan ehizatzeko debekua EB osoan indarrean dagoen debeku orokorra da. Aurreikusita dauden salbuespen-kasu guztietatik batek ere ez du babesten ADECAPen eta ONCren nahia. Izan ere, lehenago ere erabilitako argudio berberak erabili dituzte oraingoan, EHJANen eta Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Europako Batasunaren Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren epaiek behin eta berriro indargabetuagatik ere. Luxenburgoko Auzitegiak emandako epaiak ezin argiago erabaki zuen ezen el requisito de que no haya otra solución satisfactoria no concurre si la medida que autoriza la caza con carácter excepcional (en contrapasa) está destinada únicamente a prorrogar los períodos de caza de determinadas especies de aves en territorios ya frecuentados por éstas durante los períodos de caza ordinarios.
- Proposamenak, beraz, dagoeneko aztertuta eta epaituta dagoen kontu bat dakar berriz; ezinbestean hartu behar da bestek delitua eginarazteko saiotzat. ADECAPek nahi du norbaitek prebarikatzea, duela urte batzuk Jose Luis Garai Bizkaiko foru-diputatuak bezala, zeina delitu hargatik (pagausoak kontrapasan ehizatzen lagatzeagatik hain zuzen, jakinik legearen kontrakoa zela) epaitu eta zortzi urtez gaitasungabetu baitzuten (http://elpais.com/diario/2001/02/19/paisvasco/982615215_850215.html). Ez da ahaztu behar, halaber, Aznarrek berak indultatu zuela gerora Garai jauna.
Hori
guztia pagausoaren kontserbazio-egoera eta haren ugaritasuna
gorabehera. Europak bere hegaztiak kontserbatzeko politikaren
oinarrizko elementu bat da horiek ez ehizatzea ez ugaltze-sasoian,
ez, migrarien kasuan, eztai-aurreko migrazioan (kontrapasan) ere.
Gaur egun EAEn pagausoa ehizatzeko zabalik dauden sasoiek agortu
egite dituzte legez baimendu daitezkeenak (eztai-ondoko uda-sasoia,
eztai-ondoko pasea eta negualdia), eta beraz ez dago horiek areago
luzatzerik.
Horregatik guztiagatik,
ADECAPen eta ONCren proposamena salatu nahi dugu behean sinatzen
dugunok, funtsik eta edukirik gabeko ekimen merkea delako, gizartea
oro har eta bereziki ehiztariak manipulatzeko saioa delako
(Sarasketak bururen bat aurkeztu behar die jarraitzaileei), eta batez
ere delitua eragiteko saio ezin agerikoagoa delako. Gaiaren eskumena
duten foru-arduradunei, tekniko zein politiko, dei egiten diegu beren
jarrera erakus dezaten, eta gogorarazten diegu auzia hiru
lurraldeetako ehiza-kontseiluetan aztertu behar dela. Arma- eta
kartutxo-saltzaileen lobbyaren eskaerari men eginez gero delituan eta
errorean tematzea lekarke. Halaber iragartzen dugu sinatzaileok
delitugileen eta delitu eginarazleen aurka ekintza penalak abiaraziko
ditugula.
Donostia, 2015eko urtarrilaren 22an
Sinatuta:
- Instituto Alavés de la Naturaleza
- IZATE Asociación Medioambiental Ingurugiroaren Taldea
- Herrio Orioko NT
- Zumaiako NT
- Erkaxo Azpeitiko NT
- Katamarrua Zestoako NT
- Osina Natur Taldea
- Kima Berdea Ekologista Elkartea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.