Orain dela hilabete batzuk aipatu bezala, gure inguruan eta kostaldean oro har geroz eta oikoagoa da putreak ikustea. Ernio eta Jaizkibel inguruan berriki sortu diren kolonia berriak dira horien lekuko. Putre hauetako batzuk ikerketa zientifikorako markatzen dituztela eta, nondik nora dabiltzan jarraipen zehatza egiten zaie eta ikusten da hona etortzen diren putreak oso inguru ezberdinetatik etortzen zaizkigula. Orain hilabete batzuk Pagoetan ikusi zena Pirineo erdi aldetik etorri bazen, behekaldeko argazki hauetako bat berriz Sevillan orain 9 urte eraztundua izan zela jakin berri degu. Jakina da janaria bilatzeko eremu zabalean hegan egiteko gai direla, kalkulatzen da 50 eta 300 km inguru egin ditzaketela hegan janari bila. Behekaldeko 2 argazki hauek Jose Antonio Buenetxeak Berriatua (Bizkaia) inguruan ateratako argazkiak dira eta bestea berriz berriki Pagoeta (Aia) mendian Andoni Ruiz Etxeberria Zarauztarrak ateratakoa da. Pagoetako putreei buruzko informazio zabalagoa HEMEN klikatuta
Jose Antonio Buenetxearen argazkia
Putrea, hego luzeak eta zabalak, isats motza eta lepo luzea duen, sarraskijale handia da
Jose Antonio Buenetxearen argazkia
Moko zendoa dute, haragia hobeto txikitzeko, normalean aurkitzen duten hartustelez elikatzen dira. Hau lortzeko beraien begirada ahaltsuaz baliatzen dira. Jateko taldean elkartzen oi dira eta sarritan zati mamtsuena lortzeko borrokatzen dira.
Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Andoni Ruiz Etxeberriaren argazkia
Hatzaparrak oso ahulak dituzte ez dutelako animaliak harrapatzeko erabiltzen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.