Kantauri itsasoaren magia eta indarra pantaila handian bizitzeko gonbidapena da hau. Otsailaren 26an, ostegunez, 19:00etan, Modelo aretoan “Cantábrico Salvaje” dokumentala proiektatuko da, eta ondoren egilearekin solasaldia izango da.
Talledok urteak daramatza itsaspeko mundua kontatzen: kameralaria, argazkilaria eta Secretos del Océano proiektuaren zuzendaria izateaz gain, bere lanak nazioarteko hedabideetan argitaratu dira, besteak beste National Geographic, The Guardian, Lonely Planet, Europar Batasuna edo Espainiako Ozeanografia Institutuetan.
Dokumentalak Kantauri itsasoko fauna ikusgarria erakutsiko du, planetako animalia handienetako batzuk barne —hala nola bale urdina edo zere arrunta—, irudi ikusgarri horiekin ikuslea itsasoaren handitasunera murgiltzen du.
Emanaldia eta ondorengo solasaldia gazteleraz izango dira. Itsas mundua maite dutenentzat, naturzaleentzat zein ikus-entzunezkoak gogoko dituanarentzat aukera paregabea izango da egilearekin zuzenean hitz egiteko aukera izatea. Grabazio-prozesuaren atzean dauden istorioak ere adieraziko ditu.
• Eguna: Otsailak 26, osteguna
• Ordua: 19:00
• Tokia: Zarauzko Modelo aretoa
• Hizkuntza: Dokumentala eta solasaldia gazteleraz